Ermuak bere lehen eskolako bidea seinaleztatu du, Debabarrenean aitzindari izanik

26.03.10
Hezkuntza

Ermuak bere lehen eskolako bidea seinaleztatu du, izaera esperimentalez iazko urrian eskolako bidearen ekimena martxan jarri eta gero. Eskolabarri ikastetxea ekimenarekin bate egiten lehena izan zen, aste batez proba egin zuen, esperientzia oso positibotzat jo zutelarik zentroko kide eta partaide diren guztiek. Proba esperimental hori egin eta horren harrera ona ikusi ondoren udalari idatzi eta ikasleek segurtasunez bere egoitzarainoko ibilbidea egin zezaten hori egokitu eta seinaleztatzeko eskaera egin zuen. Idatzia bulego teknikoari bideratu zitzaion eta proiektuaren kargu hartu zuen. Eskatutakoa orain gutxi bukatu da eta, ikasle asko jada, bakarrik igotzen dira bide berritik.

Azken asteetan lanean jardun du Lasuen S.A enpresak proiektua burutzeko. Amaitu eta berehala hasi dira ikasleek eskolako bide hori erabiltzen beren joan-etorrietan. Proiektuaren barne hainbat jarduera gauzatu dira, besteak beste, gorri pintatu da bidearen zati bat, metro bat eta hamar zentimetrotik hogeita bostera doan zabalera izanik. Bidea gorriz pintatuta espaloiak egin edo zeudenei jarraipena ematerik egon ez denean. Horrez gain, piboteak ere jarri dira hainbat zonalde babesteko eta azpimarratzeko. Ibilbidea Goienkaleko arrapalatik San Isidrora pasatzeko tartera pasatzen da, eskailera mekanikoak hasten diren lekuraino. Horiek bukatu eta Iparragirre gainetik San Rokera pasatzeko lekuan seinaleztatu eta zebrabidea egin da, La Cabaña tabernaren parean ere bidezka pintatu eta prestatu da, bertatik osasun zentrora edo Santa Ana kalera para daitekeelarik. Horiek biak ez dira orain artean egon. Hortik bidea etxeen eraikinen artean gora jarraitzen du Santa Ana 2ra eta hortik 3ra, hain zuzen ere. Bidea pintatu egin da kotxeak eta oinezkoak konpartitu behar duten zonalde estuetan, espaloirik egiterik egon ez denean.

Eskolako bidea asmo handiko programa da hezkuntza kideen artean etxetik eskolara joateko ibilbide jasangarriagoak sustatu nahi duena, ikasleen autonomoagoak izan daitezen, ingurumenari mesede eginez. Ekimena udaleko ingurumen sailean lantzen diren gaien barne txertatzen da –mugikortasun jasangarriaren atalean- estreinakoz aurtengo 2009-2010 ikasturtean.

Ekimen honen bidez ikasleek autonomia eta ardura lantzen dute eta, bide-arauak errespetatu beharraz jabetzen dira

Iazko ikasturtearen bukaeran proiektua hezurmamitzen hasi zen, ezagutzera emanez herrian. Horren ondorioz, aurtengoan bost egunez lehen saiakera egin zelarik modu esperimentalean, urrian hilabete horretan ospatzen baitzen “Walk to school” (eskolara oinez) nazioarteko kanpaina, Europako mugikortasun jasangarriaren astearen barne. Horren bidez, ikastetxerainoko joan-etorriak modu seguruago eta ingurunearekiko errespetagarriagoak aldarrikatuz.

Horri esker gaztetxoek autonomia eta errespontsabilitatea lantzeko aukera izan dute. Horrela eskolako kideen artean sortu den kontzientzia errotu nahi da, guztiok bide-arauak errespetatu ditzagun. Jarduera horrek urtean zehar mugikortasun jasangarriaren alde sakontasun gehiagoz lan egiteko bidea emango du, ikastetxeon ingurunean seguruago izan dadin.

Ekimen hori eta gainerako beste hainbat ezarrita daude Europa eta Espainiako hainbat herritan esaterako Donostia, Bartzelona, Ourense, eta abar…, gainerako herritarrentzat ere onuragarri delako (atmosferara emisio kutsagarriak gutxituz, negutegi eragina duten gasak, eta abar…). Gaztetxoek mugikortasun alorrean izan ditzaketen zailtasunak identifikatzeko helburua du ekimenak, hezkuntzako kideekin batera eta horien laguntzaz konponbide bat bilatzeko.

  • argazkian Eskolabarriko ikasleria San Roketik Santa Ana 1era bitarteko zatian. Ezkerrean, bidea gorriz margoturik, piboteak eta zebra bidea
  • Argazki honetan irakasle, ikasle eta horien amaren bat ikus ditzakegu Santa Ana 1etik 2rako tartean
  • Argazki honetan eskola bidearen azken zatia ikus dezakegu, ikastetxera iritsi aurrekoa hain zuzen ere

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte