'Sarean sun sun', txotxongiloen ikuskizuna Lobianon

26.03.10
Kultura eta Gazteria

Kataluniako “Anita Maravillas Teatro” konpainiak "Sarean sun sun” izeneko obra dakar bihar Lobianora, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta aurtengo lehen lau hilekoaren programazioaren barne txertatzen da. Sarrerak 3 euro balio du. Emanaldia adin guztietako ikusleentzat eta bereziki familientzat aproposa da. Obra ez du testurik ez eta hitzik, trama hariekin mugitzen diren txotxongiloen bidez gauzatzen da, eta bestelako ezustekoekin. Ikuskizunak 50 minutu irauten ditu.

“Anita Maravillas Teatro” konpainia Pepe Otalek duen txotxongiloen tailerrean eratu zen 2005ean. Taldeko kide dira Miren Larrea, Valentina Raposo, Mireia Nogueras eta Iam Agorria. Horiek Eider Eibar, Ramón de los Heros, María Solà eta Karina Pizarroren laguntza jasotzen duelarik. Eta baita Dementira eta Duridi disenaitzaileena ere bai.

Sarean sun sun” familian gozatzeko ikuskizuna da. Sorginaren figura berreskuratzen du, ezinbesteko emakume protagonista hainbat eta hainbat ipuinetan: magikoa, gaiztoa, erromantikoa, bihurria, eta abar… Sorginik gabe, zein aspergarriak lirateke ipuinak!

Sinopsia

Nabarkorenaren etxean zer edo zer bitxia ari da gertatzen. Sorginak, magoak, alkimistak, titiriteroak,… onak ala gaiztoak, kopetilun edo alaiak, boteretsuak eta azkarrak… zein aspergarriak lirateke ipuinak sorginik gabe! Umorez eta samurtasunez beteriko ikuskizun bitxia!

  • Anita Maravillas konpainiak Sarean Sun Sun obra promozionatzeko darabilen argazkia

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin