Arrapala eta eskailera mekanikoak garbitzeko kanpaina berezia egingo
Udaletxeko alor teknikoak herrian ditugun arrapala eta eskailera mekanikoak garbitzeko kanpaina bereziari ekin dio aurreko astean. Bozemaileek aditzera eman dutenez lanak amaitzeko hainbat aste beharko direnez apirilean zehar bukatuko da hasi berri den lan hori. Kanpaina horren barne herrian ditugun horrelako azpiegitura guztiak garbituko dira: Oragaraikoak, Zerukoakoak, plazatik Goienkalera dihoaztenak eta Goienkaletik Iparragirrera igotzea arinago egiten dutenak. Garbiketa presio-uraz egiten da eta azpiegiturako elementu guztiak garbituz: arrastrea egiten duten tapizak, beirak, esku-bandak eta estalkiak.
Azpiegitura horiek, izan ere, nahikoa zikin daude denbora, erabilera nahiz eguraldiaren eraginez. Esaterako bere aztarna nabari utzi dituzte bai neguko euri eta hezetasunak, lizuna eta likak sortaraziz eta baita ere udaberriko polinizazioak. Hori guztia nabaria izan delarik estalkietako metakrilatoetan. Horrez gain, esku-bandek ere asko zikintzen dute marruskaduraz hauts beltza bota eta hezetasunaz beiretan ez ezik leku guztietan pegatzen baita.Garbiketa egiten hasi den taldea goizeko bost eta erdietatik zortzietara bitartean lan egiten du, elementuen erabilerari eta batez ere, herritarroi eragozpenik gutxien sortzeko xedez.
Udal bulego teknikoko bozemaileek iragarri dutenez herrian lirdinga duten beste hainbat espaloi ere garbituko dituzte, ez daitezen irristagarriak egon eta, ahal dela, inor ez jausteko. Horrez, gain, txikle ugari dituztenetan ere jardungo dute, horiek altxa eta kentzeko, esaterako VI. Mende urreneko kalean, diotenez, josita baitako. Elementuen garbiketa egin aurretik ondorengora dagoen aldea oso nabarmena da eta, horren lekuko ondoren eskaintzen dizkizuegun argazki sorta uzten dizuegu.
Lotutako albisteak

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri