Meatze-erlea aliatua eta laguna da

03.10.25
Abisuak eta matxurak
Ingurumena
Gizartea
Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei

Udaleko Ingurumen Sailak abisuak jaso ditu aste honetan, La Forja parkean erle-kolonia bat dagoelako. "Acamptopoeum submeta-llicum" espeziea da, Andrena generokoa eta "meatze-erle" izenez ezagutzen dena. Habiak lurpean egiten dituen erle bat, bere ondorengoak hazteko tunelak zulatuz, hortik datorkio izen arrunta. Erle meliferoak ez bezala, ez dira erlauntzetan bizi eta polinizatzaile bikainak dira, loreentzat bereziki garrantzitsuak. Ez kaltegarriak eta baketsuak diren arren, mehatxatuta sentitzen badira edo habiak zapaltzen bazaizkie, zizta egin dezakete.

Horregatik, Ingurumeneko eta Hirigintzako talde teknikoaren gomendioa da habia egin duten lorategiko kolonia errespetatzea, ez baitute inolako arriskurik suposatzen pertsonentzat. Hori bai, zuhurtzia eta erleak ez molestatzea gomendatzen da, mehatxatuta senti ez daitezen, eta intsektua bera eta habiaren zuloak ez zapaltzea. Ez dira arriskutsuak. Beste espezie eta erlekume oldarkor batzuk ez bezala, Andrenak bakartiak eta otzanak dira. Ez dute erasorik egiten gutxitan egiten dute ziztada, zapaltzen edo habietan arakatzen ez bada. Ziztada kasuan, arinak dira eta eztena ahula du.

Habia tunel sinplea da, 15-25 cm-ko sakoneran zulatua, eta sarrera edo zulo txikiak ditu -lurreko sumendi txikiak, bezalakoak-. Ez dio kalterik egiten lorategiari; aitzitik, lurra arnastu egiten du. Zenbait asteren buruan, habia utzi ohi dute erletxoak eduki ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte