Aho batez onartu da INEM/Toki-udalbatzak 2010 deialdira aurkeztuko den proiektua

30.03.10
Ekonomi Sustapena

Udalbatzak talde politiko guztien adostasunez enplegu-plana onartu du gaur, zeina proiektu gisa aurkeztuko dioen Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuari INEM ohiari) toki-udalbatzekin lankidetzan jarduteko 2010eko deialdiaren barne. Enplegu-plan horren xedea langabezian dauden langileak kontratatzea da udalerrian interes orokorreko eta sozialeko obrak edo zerbitzuak egin ditzaten. Ermuak aurkeztuko duen planak 30 pertsona kontratatzea proposatzen du eta 518.318 euro kostua izango du. Kopuru horretatik gure udalak 193.765 euro ipiniko ditu, gainerakoa diru-laguntza gisa eskatuz estatuko enplegu erakundeari. Proiektua eta eskaria enplegu erakundeari bidaliko zaizkio azter dezan eta haren erantzunaren zain geratu beharko, plana osorik edo horren zati bat onartzen duen eta, ondorioz horretarako emango duen diru kopurua.

Proiektuaren xede orokorra kontratatuko diren langileen kualifikazio profesionala esperientziaren bidez hobetzea da eta, kontratuon bitartez, herriko langabetuen okupazioari laguntzea, beti ere okerren dauden taldeak aintzat hartuz.

Egin beharreko obrak eta zerbitzuak lortu nahi dituen lurralde, kultur eta gizartearen eremuetan barne txertatzen dira, herriak epe labur eta ertainean bizi-kalitatea igotzeko “Ermua 2015, bizitzeko hiria” delako proiektua dela bide. Horren ardatz eta jarduera eremu estrategikoak hiriaren erdeua eratuko dute, data horretarako herritarrok eraiki nahi dugun Ermua izateko.

Onartutako eta laster aurkeztuko den planaren xehetasunak:

  • Kontratu kopurua: 30 pertsona,  bi zatitan.
  • Kontratuen iraupena: 6 hilabete
  • Norentzat: Ermuan bizi eta langabezia daudenentzat, lan merkaturatzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonal lehenetsiko direlarik: emakumeak, genero biolentziaren biktimak, 45 urtetik gorakoak , prestakuntza maila baxukoak, eta gizartetik kanpo geratzeko arriskuan daudenak.
  • Laguntza eskainiko dieten langileak: Enplegu eta trebakuntzako tenikariak, hiru lan aholkularia, gizarteratzeko teknikaria eta administrariak.
  • Trebakuntza orduak guztira. 50 ordu
  • Trebakuntzako gaiak: lan arriskuen prebentzioa, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, teknologia berriak, praktika onak ingurumenarekiko eta enplegua bilatzeko teknikak.
  • Trebakuntza egiteko lekua: Enpresak sustatzeko eta trebakuntzarako, Izarra zentroa.
  • Kontratua: interes sozialeko - obra edo zerbitzu baterako- iraupen zehatzeko kontratua. Sei hilabetez eta, hogeita bost orduz astean, eraikuntzako taldearen kasuan izan ezik (6 lanpostu) horiek egun osoko lan-jardunekoak izango baitira. Aplikatuko diren hitzarmenak: bulego eta eraikuntzako sektorekoak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du