Eraikuntzako lan-fundazioaren ikasgela mugikorrak Ermura etorriko, Eraikuntzako Txartel Profesionala aurkeztera

19.04.10
Ekonomi Sustapena

Eraikuntzako lan-fundazioaren ikasgela mugikorrak Euskadira etorriko, “Zure segurtasunerako bidea” izeneko kanpainaren barne. Fundazioak estatu osorako kanpaina hori martxan jarri du, sektoreko langile eta enpresen artean Eraikuntzako Txartel Profesionala deritzana ezagutzera emateko xedez. Fundazioak txartel hori hedatzeko erritmoa bizitu nahi du, 2012ko urtarrilaren 1erako hori edukitzea derrigorrezkoa izango baita, Eraikuntzako IV Hitzarmen orokorrean xedatutakoari jarraiki.

“Zure segurtasunerako bidea” kanpainari hasiera eman zitzaion estatuan urrian eta jada, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Andaluzia, Valentzia, Murtzia eta Aragoi Erkidego Autonomoetatik pasa da. Orain gure lurraldera datorkigu eta, bihar goizean hain zuzen ere, Gasteizen aurkeztuko da, goizeko hamarretatik aurrera Postetxe plazan.

Ikasgela mugikorra Ermura etorriko apirilaren 27an, Toki-garapeneko Astearen barne

Ikasgelak Gasteizen bi egun emango ditu, 22an Laudion izango delarik. Bertatik, Bizkaira jauzia egingo du Gernikara (23an) joateko, Bilbon 26an; Ermuan 27an eta Barakaldon 28an egongo delarik, Lan-arriskuen prebentziorako nazioarteko egunean. Apirilaren 29an Santurtzira joango da, egun bat beranduago euskal lurretatik bere ibilbideari amaiera emanez.

Lan-fundazioaren ikasgela mugikorrean Eraikuntzaren Txartel Profesionalari (ETPari) buruz informazioa, aholkularitza eman eta hori lortzeko izapidea egiteaz gain, lan osasun eta segurtasunari dagokionean, prebentzioari buruzko zortzi orduko saioak egingo dira bere etengabeko ikasgelan, alorreko Hitzarmen Orokorrean xedatutakoari jarraiki, hori ezinbestekoa baita ETPa txartela eskuratu ahal izateko.

Euskadin eraikuntzako 6000 langiletik gora eskatu dute jada ETPa

Euskadin eraikuntzan jarduten duten 6.102 langilek jada eskatu dute Eraikuntzako Txartel Profesionala (ETP). Kopuru hori alorrean jarduten duten langile euskaldun guztien %9,7 da. ETPa agiriaren bidez langileek kreditatu ahal izango dute, besteak beste, lan-arriskuen prebentzion duten prestakuntza, lanean enpresa ezberdinetan jardun izan duten denbora, eta eraikuntzan duten maila profesionala eta esperientzia. Curriculuma bailitz, txartelarekin langileak hala bere kualifikazioa nola esperientzia frogatu ahal izango ditu.

ETP argibide gehiago dago ondorengo helbideetan:

 

  • Argazkian Eraikuntzaren Lan-fundazioak datorren apirilaren 27an Ermura ekarriko duen ikasgela mugikorra

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du