Eraikuntzaren Lan-fundazioak sektorerako txartel profesionala aurkeztu du Ermuan

27.04.10
Ekonomi Sustapena

Eraikuntzaren Lan-fundazioak sektorearen langileentzat ezarriko den txartel profesionala -ETP delakoa- aurkeztu du gaur Ermuan. Txartel hori derrigorrezkoa izango da 2012. urtarriletik aurrera. Txartel hori Euskal geografiatik darabilen “Zure segurtasunaren bidea” izeneko kanpainaren baitan aurkeztu da gaur gure herrian, astelehenean Toki Garapen Astea delakoari ekin baikenion gure herrian. Lan-fundazioak gure herriraino ekarri du bere ikasgela mugikorra, bertan egin duelarik txartel berriaren aurkezpena. Ikasgela hori autobus ikusgarri baten barne dago eta bertan egin zaie txartelaren aurkezpena bertaratu diren langileei. Autobusa Orbe Kardinalaren plazan egon da lau orduz, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu bietara bitartean. Aurkezpen ekitaldian ondorengo pertsonak izan dira: lan-fundazioaren zuzendari nagusia, Enrique Corral; idazkaritza, berrikuntza eta langileria alorreko zinegotzia, José Luis Clemente; lan-fundazioak Euskadi duen gerentea, Susana Federío eta SEEP-INEM erakundeko teknikaria, Txema López.

Lan-fundazioaren zuzendari nagusiak adierazi duenez, “ikaslea mugikorrari esker trebakuntza edonora eramangarria da eta Ermura etorri gara “Zure segurtasunaren bidea” izeneko kanpainaren baitan. Corralek esan duenez “txartela azpi-kontratazio legearen ondorio da, lan-arriskuen prebentziorako ataletik datorrena eta eraikuntzako langileen prestakuntza kreditatzeko balioko duena. Txartelari esker, internet erabilita titularrek datu-basearekin konektatu eta modu errazean bere curriculum eguneratura iritsi ahal izango dute”. Lan-fundazioaren arduradun gorenak eskerrak Eman dizkio gure udalari herri honetara etorri ahal izateko izan dituen erraztasun eta laguntzengatik. Horrez gain, Ermuko udala zoriondu egin du herrian dugun Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen eta mantentzen ikasteko eskolagatik. Horrelako eskola “bakarra dela estatuan”, azpimarratu du.

Eraikuntzako 6000 langiletik gora eskatu dute ETP txartela Euskadin

Eraikuntzan jarduten duten 6102 langileek dagoeneko eskatu dute ETP delako txartela Euskadin. Kopuru hori sektorean lan egiten duten euskal langileen %9,7 da. ETP txartelean langileak lan arriskuen prebentzioari dagokionean, lanean jardundako denbora eta zein enpresarentzat, bere kategoria profesionala, eraikuntzan duen esperientzia eta beste hainbat gorabehera eta datuak jasoko dira. Horiek horrela, txartela curriculumaren antzekoa izango da, horren bidez kualifikazioa nahiz esperientzia profesionala frogatu ahal izango baitira.

ETP argibide gehiago dago ondorengo helbideetan:

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren