TGAk zuntz optikoa aztertuko du: bukaerarik gabeko aukerak

28.04.10
Ekonomi Sustapena

Toki Garapen Astea pil-pilean jarriko da gaur. Erritmoa hartzen eta tenperatura igotzen programak bi egun eman ondoren, gaur goizean hitzaldiei emango zaie hasiera. Hitzaldietan, Udalbatzaren apustu garrantzitsuenetako bat aurkeztuko da: zuntz optikoko eta zabalera handiko sarea udalerrian egiteko proiektua, zeinaren bidez herritarroi zerbitzu ugari eta punta-puntakoak eskainiko zaizkigun. Horien artean, eta esate baterako, telefonia eta 100 megabitseko abiaduran joango den interneterako lotura. Proiektu hori gauzatzen aurten hasi da, Toki Inbertsioetarako Estatuko Fondoaren deidldira aurkeztu eta baiezkoa jaso baita. Aurtengoan sarea egiteko tronkalak eraikiko dira, gerora zuntz optikoa sektoreka zabaltzeko eta horietatik etxebizitzen eraikin ezberdinetara, banaketa-nodoen bidez. Proiektu horren lehen faserako ia 800000 euro erabiliko da, 2011 proiektua eta lana aurrera jarraitzeko diru gehiago erabiliko delarik.

Hori horrela, gaur goizean zuntz optikoaren kontzeptua ezagutzeko, bere doaiak aztertzeko eta Ermuak pentsatu duen proiektuaz entzuteko aukera izanen dugu. Hori 9:30etatik aurrera izango da, Lobiano Kultur Gunean. Jardunaldiei hasiera emango die Carlos Totorika alkateak. Jarraian hitzaldiak hasiko dira. Lehenengoan sare eta zerbitzuen estrategia teknologikoak aztertuko dira. Horretaz hitz egiteko Adamo Telecom Iberica, Sako ordezkariak izango ditugu gurekin. Parte hartuko dute enpresaren sortzaileetako Fredrick Gillstormek eta enpresako zuzendari komertzialak, Bruno Meanik.

Egitaraua ondokoa da:

  • 9:45-10:30 Fredrik Gillstrom, CEO Adamo Telecom Iberia, SAren sortzailea, eta Bruno Meani, Adamo Telecom Iberia, SAren zuzendari komenrtziala:
    • Sare irekiak: Telekomunikazioen Etorkizuna
  • 10:30 – 11:00 Juan Carlos Puente, Siemens Enpresaren Iparraleko Salmenta-arduraduna:
    • Enpresa-komunikazioaren aro berria. OPEN SACAPE DEMO praktikoa
  • 11:00 – 11:30 Carlos Ariza Conejero, Siemens enpresaren AAPP eta Osasun arloko zuzendari komertziala:
    • Integrazio-gaitasuna, onurak eta gakoak
  • 11:30 - 11:45 Eztabaida Moderatzaile: Sergio Díaz udaleko teknikaria
  • 11:45-12:15 Kafea

Atsedenaren ondoren, jardunaldiak aurrera egingo du. Une horretan, Teknologia berriak administrazioan: eraginkortasuna eta kalitatea zerbitzu publikoetan izango dira hizpide. Ermuko proiektua aurkezten Jose Luis Clemente zinegotzia eta Informatika saileko, Gorka Areitioaurtena eta Itxaso Rodríguez izango dira.

Egitaraua ondokoa da:

  • 12:00 – 12:45 José Luís Clemente Albiz, Ermuko Udaleko zinegotzia eta Gorka Areitiourtena eta Itxaso Rodríguez, Ermuko Udaleko Informatika arloko teknikariak
    • Ermuko esperientzia
  • 12:45 - 13:15 José Mª García Orois, Eusko Jaurlaritzako informatika eta teknologia berrien arloko zuzendaria:
    • e-administrazioa: Herritarren zerbitzura
  • 13:15 – 13:30 Eztabaida Moderatzaile: José Antonio Celada Ermuko udaleko Idazkari

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren