Udalbatzarrak ohiko Osokoaren Bilkura egingo du asteazkenean

03.05.10
Erakundea

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamar eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda hamaika puntuk osatzen dute. Lehenengo hirietan hiru alkate-dekreturen berri emango da. Laugarrenean Animaliak edukitzea eta horien babesa arautzen duen ordenantza onartuko da. Bosgarren eta seigarren puntuetan euskara alorreko gaiak jorratu eta erabakiko dira. Horietako lehenengoan ‘Berbalagun’ proiektua gauzatzeko hitzarmen bat sinatuko da. Seigarrenean, alorrak ematen dituen diru-laguntzen araudian aldaketa bat onartuko da.Zazpigarrenean, hori berori egingo da kirolari eta kirol elkarteei diru-laguntzak emateko oinarri espezifiko berriak onartuko baitira.

Zortzigarren eta bederatzigarrenean, aldiz, 2010ean gauzatuko diren bi enplegu-tailer onartuko dira. Hamargarren puntuan, 67 urterekin erretiratzearen inguruan aurkeztutako mozioaz hitz egingo da. Aipatu mozio hori, EB-B taldeak eta EAJ-PNV elkarrekin aurkeztu dute. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da