Koldo Izagirre idazlea gaur herriko Zentro Galiziarrera etorriko
Koldo Izagirre idazle eta itzultzaile gipuzkoarra (Altza, 1953) Ermura etorriko zaigu gaurkoan. Izagirrek hitzaldia emango du gaur, herrian ospatzen ari garen Letra Galiziarren XXVI. edizioaren barne. Hitzaldia San Isidro kaleko egoitzaren lokaletan izango da arratsaldeko zazpietan hasita. Sarrera doan eta librea da. Izagirrek ‘jatorriaz gailegoz idatzi zegoen ‘Os Eidos’ obra euskaratu zuen (Bazterrak) 1988an argitaraturakoa, Pamiela argitaletxearekin. Gaurkoan Koldok autoreaz eta liburu horretaz hitz egingo digu.
Gazterik sentitu zuen Koldo Izagirrek literaturaren deia, eta sentipen horrek eraman zuen Frankismo garaiko azken urteetan Euskal Herrian, handik eta hemendik, agertu ziren kultur mugimenduetan parte hartzera. Ibilbide laburreko baina azken hamarkadetako euskal literaturaren historian toki garrantzitsua betetzen duen Ustela aldizkariaren sortzaile izan zen, Bernardo Atxagarekin batera, eta gerora Oh! Euzkadi! kaleratzeari ekin zion Ramon Saizarbitoriaren laguntzaz.
Itzulpengintzan ere lan eskerga egin du gipuzkoarrak; besteak beste, Alfonso R. Castelao - Zirtzilak-Kristalezko begia (Susa, 1986)-, Uxio Novoneyra - Bazterrak Os eidos (Pamiela, 1988) - , Vladimir Maiakovski - Poemak (Susa, 1993) - , Joan Salvat-Papasseit - Antologia (Pamiela, 1995) - , Prosper Mérimée - Mateo Falkone eta beste zenbait istorio (Elkar, 1995) - , Jacques Prévert - Ume txintxoak ez diren umeendako ipuinak (Txalaparta, 1996) - zein Victor Hugo - Jaizkibel (Kilometroak, 1997); Idi orgaren karranka (Elkar, 2002) - euskaratu ditu.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu