Telefonia mugikorreko antenen inguruko jardunaldi informatibo irekia egingo
Udal honek telefonia mugikorreko antenen erabilera eta horien eraginpean egotearen inguruko jardunaldi informatibo irekia egingo du datorren astean. Hots, elementu horiek neutroak izan edo pertsonen osasunean kalterik egiten ote duten inguruko aspektuak jorratuz, ikuspuntu tekniko, juridiko eta sanitariotik. Jardunaldia datorren ostegunean –maiatzak 13an- egingo da Lobiano Kulturguneko areto nagusian, arratsaldeko 6etatik aurrera. Antena horiek erabilera eta zabalkundeak eta horien funtzionamenduak dakartzan kanpo elektromagnetikoen eragina hainbat zalantza eta beldur sortu ditu herritarrengan. Horrelako jardunaldi bat neguan egin zen Udalbatzako kideentzat eta orduan ere, SATIko teknikariek gure herrira etorri zitzaizkigun azalpenak ematera.
Horiek horrela eta horren inguruan luze eta sakon hitz egin ahal izateko, Udalak FEMP erakundearen Aholkularitza Tekniko eta Informazio Zerbitzuko adituekin lankidetzan aipatu jardunaldi informatiboa prestatu du. Jardunaldiari jarri zaion titulua ondokoa da: “Telefonia mugikorraren antenak: aspektu tekniko, juridiko eta sanitarioak”. Jardunaldi honen helburu nagusia informazioa ematea da eta, ondorioz, interesa izan daitezkeen herritar guztientzat irekia izango. Dena den, Zinema ireki gabe dugunez, Lobianon egin beharko da eta bertako aretorik handienak 110 pertsonentzako lekua besterik ez duenez, edukiera horretara mugatu beharko gara. Horiek horrela, Udalak dei zabal egiten dio herriari parte hartzera eta bereziki, etxebizitzen komunitateetako ordezkariei, finka-administratzaileei, ikastetxeetako Guraso Elkarteei, kirol taldeei, hedabideei eta gainerako eragile sozialei eta abar. Jardunaldira sartu ahal izateko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, horretarako Abiapuntu bulego telefonora -943 17 91 42- deitu edo bertako abiapuntu@udalermua.net e-postara idatzi behar delarik. Izen-emateak egiten diren ordenaren arabera onartuko dira, lekua bete artean.
Programa ondokoa izango da:
“Telefonia mugikorraren antenak: aspektu tekniko, juridiko eta sanitarioak”
- Non: Lobiano Kultur Gunean
- Noiz: maiatzaren 13an, 18.00etan
- Antolatzailea: Ermuko udala
- Sarrera: Doan
- Programa:
- 18.00etan Jardunaldia zabalduko da. Hitz egingo dute
- Carlos Totorika, Ermuko alkateak
- Joanna Arranz, FEMP erakundearen SATI taldeko arduradunak
- 18.15etan Telefonia mugikorraren dimentsio teknikoa: zer dira sarea eta antena; nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten
- Noelia Miranda, FEMP erakundearen SATI taldeko aholkulari teknikoa
- 18.40etan FEMP erakundeak landu duen ordenantzaren gauzarik esanguratsuenak eta ordenantza aplikatzeko jarraibideak. Jurisprudentzia eta gaiaren eskuduntzak.
- Ana Arellano Martínez, FEMP erakundearen SATI taldeko aholkulari juridikoa
- 19:10etan Irrati komunikazioko azpiegituren berme sanitarioak.
- Francisco Vargas, FEMP erakundearen SATI taldeko aholkulari biomedikoa.
- 19.30etan Solasaldia
- 20:00etan Amaiera
- Carlos Totorika, Ermuko alkateak
- Joanna Arranz, FEMP erakundearen SATI taldeko arduradunak
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua