Arratsaldean Galiziako bandera udaletxean jarriko, hiru egunetan etengabeko festari hasiera emanez

07.05.10
Kultura eta Gazteria

Herriko zentro galiziarrak eta ermuarrok gaurtik igandera bitartean letra eta idazle galiziarren inguruko jardunaldiak biziki ospatuko ditugu. Arratsaldeko zazpietan Galiziako bandera udaletxeko balkoiko masta jarriko da, festaren hasiera ofizialaren seinale. Ordu horretan, olagarroa saltzeko postuak ere lanean hasiko da. Eguneko gauzarik esanguratsuena, herriko Nemon eta Nahasiak folk taldeek gauen emango duten kontzertua da. Emaldia San isidro kaleko egoitzan izango da, gaueko hamarrak eta erdietatik aurrera. Jaiok aurten hogeita seigarren edizioa betetzen dute.

Aurtengo edizio Uxio Novoneyra olerkariari dedikatu zaio. Ekintzen egitarau ofizialean jasotako jarduera nagusien zerrenda ondokoa da:

  • Maiatzak 7, ostirala
    • 19:00etan. Galiziako bandera udaletxeko mastan jarrito da.
    • 19:30etan: Olagarroa salduko duen etxola irekiko da.
    • 22:30etan: folk kontzertua, Nemon eta Nahasiak proiektuekin.
    • 02.00etan: Queimada egingo da Ambigú tabernan.
  • Maiatzak 8, larunbata
    • 11:30etan. Dantza taldeen kontrentrazioa: Ermuko ‘Txindurri’ eta ‘El Rocio’ taldeak eta Barakaldoko ‘Gaitas Doces Lembranzas’ taldea.
    • 11:45etan: San Isidro kaletik plazarainoko kalejira.
    • 12:00etan: Jaiak aurkezteko pregoia.
    • 12:15etan: Dantza erakustaldia, aipaturiko taldeen eskutik.
    • 13:00etan: ‘D´tacon”, orkestraren goizeko emanaldia.
    • 14:00etan: Barakaldotik etorritako ‘Gaitas Doces Lembranzas’ taldearen emanaldia, S. Isidro kalean.
    • 15:00etan: Adiskidetze bazkaria.
    • 19:00-22:00: ‘D’tacon’, orkestraren arratsaldeko emanaldia. Gauean dantzaldiak aurrera jarraituko du, goizaldera artean.
  • Maiatzak 9, igandea
    • 11:30etan: Dantza taldeen kontzentrazioa: Flor de Tomillo, Zumake eta Gasteizko Arte Galega.
    • 11:45etan: San Isidro kaletik plazarainoko kalejira.
    • 12:00etan: Dantza erakustaldia, aipaturiko folklore taldeen eskutik.
    • 12:00-13:00etan: Ohorezko ardoa, laguntzaileentzako.
    • 13:00etan: ‘Dtacon’, orkestraren eguerdiko emanaldia.
    • 19:00-22:00etan: ‘D’Tacon’, orkestraren arratsaldeko emanaldia.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu