Ermuak parte hartuko du Europako Informazio Gizartearen zortzigarren biltzarrean
EISCO 2010 (European Information Society Conference) Europako Informazio Gizartearen zortzigarren biltzarrari gaur eman zaio hasiera Bilbon. Gaurtik eta larunbatera bitartean, administrazioek tokiko e-Gobernuaren alde talde-lanaz, herritarren partaidetzaz eta zerbitzuen kalitateaz mintzatuko dira. EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak eta Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren (EUEK) babesa duen ELANET sareak antolatu dute EISCO 2010 Biltzarra. Biltzarrak toki eta eskualde administrazioetako aditu eta politikariak biltzen dituen ekitaldi europarrik garrantzitsuenetakoa dira, eta, bertan, e-Gobernuko eta Informazioaren Gizarteko estrategiei buruz eztabaidatzen da, esparru horietan izandako lorpenak ebaluatzen dira, esperientziak trukatzen dira eta elkarrengandik ikasten da.
2005eko ekainetik, EISCO Biltzarren gai nagusia Toki Agenda Digitalaren (TAD) inplementazioa ari da izaten. Plan hori estrategikoa da Informazioaren Gizartea toki eta eskualde mailan kudeatu eta garatzeko, Europako udalerri, hiri eta eskualde guztiei dagokienez. EISCO 2010 Biltzarraren bitartez, Toki Agenda Digitalak 2005. urtetik Europan izan dituen aurrerapenak ebaluatuko dira, eta Herri Administrazioek hurrengo hamarkadan izango dituzten erronkak aztertuko dira, Europar Batzordearen partaidetzarekin. Biltzarrean, TADarekin erlazionatutako Europako zenbait inplementazio pilotu erakutsiko dira, eta, IKT aukerak erabiliz, administrazioak modernizatzeko eta herritarrei zerbitzu emateko daukan eraginkortasuna aztertuko da.
Biltzarra Europako toki eta eskualde gobernu guztiei dagoenez zuzenduta, Europako beste sare batzuek ere hartuko dute parte programan. Eta gaia ezagututa, Ermuak eta bere udalak bertan izango eta parte hartuko dute aurtengo edizioan.
Ermuak parte hartze bikoitza izango du, herriko alkatearen eta udaleko idazkariaren bitartez
Herriko alkate, Carlos Totorikak larunbaterako iragarrita dagoen mahai-inguruan parte hartuko du. Larunbatean Tokiko eta eskualdeko e-gobernuen estrategiak ezartzeko CEMR eskuliburuaren aurkezpena egingo da. Segidan 11:15etatik 12:15etara bitartean, oraindik egiteke dagoen bidearen inguruko mahai-ingurua egingo eta horretan Totorikak parte hartuko du. Moderatzaile lana Angelika Poth-Mögelek egingo du, CEMRren Politika zuzendariak (Brusela, Belgika).Parte-hartzaileak ondorengoak dira:
- Markku Markkula jauna, CoR – EBko Erregioen Batzordekoa (Brusela, Belgika).
- Geert-Jan ten Brink jauna, CEMR (Holanda).
- Rui Barros, ELANET-CPren Koordinatzailea, INESCen proiektu-burua Oporto (Portugal).
- Carlos Totorica, Ermuko alkatea eta EUDELeko Batzorde Eragilearen bazkidea.
- Hervé Le Guyader, eris@ko presidentea, AEC – Akitania Erregiokoa.
Biharko ostiraleko eguna, Tokiko Agenda Digitalari dedikatuko zaio, eta jarundladiko leloa ondorengoa da: ideia on bat errealitate bihurtu behar da! Goizean hainbat saio gauzatuko dira batera, eta 10:15etatik 11:45ra bitartean gauzatuko den batean , C saioan, Ermuak parte hartuko eta jardunbide egoki gisa eremu honetan egin duen ibilbidea kontatuko du. Saioak, antolaketa eta lan prozesuen aldaketa titulua du eta hori presiditzen Boris Tonhauser izango da, CEMRko Demokrazia eta Gobernantzarako eragile politikoa, (Brusela, Belgika). Aurkeztuko diren jardunbide egokiak ondorengoak dira:
- ermu@ (urtean 365 egunez zabalik, 24 orduz egunean): Ermuk Udalaren idazkari José Antonio Fernández Celadaren eskutik.
- Zerbitzu integratuak: pertsonak erdigunean, prozesua alde batera!: Johan van der Waal, DIVOSA (Holanda).
- IKTen onurak bereganatzen Norvegiako udalerri batean. Evy-Anni Evensen, zuzendari gerentea, Lyngdal udalerria (Norvegia).
- Castello hiriko Mantenu Zerbitzua (SMC): Juan José Pérez Macián, Berrikuntza eta udal zerbitzuen kalitaterako zinegotzia.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua