Hodi bateko matxurak ur-hornidura etetea ekarriko du eta Probaleku ostegunera arte itxita mantenduko
Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongi dira gaur arratsaldean hiru orduz, gutxi gorabehera. Zerbitzuak esleiturik duen ANSA enpresak eta udaleko lan taldeak horrela iragarri dute gaur, herritarrak jakinaren gainean jartzeko asmoz. Horiek aditzera eman dutenez, ur sarean matxura gertatu da eta Probaleku kalean ura galtzen ari denez, kale hori zabaldu egin beharko dute, hodia eraldatzeko. Ur etena arratsaldeko ordu bi eta erdietatik bost eta erdietara bitartean egingo da. Probaleku kalea hormigoizkoa denez gero, hori zulatu eta konponketa egin ondoren hasierako egoera bueltatzeko hainbat egun beharko direnez gero, hormigoia gogortu eta sikatu beharko duelako. Horiek horrela, kalea lau egunez ixtea eta bertatik automobilik pasatzen ez ustea erabaki da. Seigarren Mendeurrena kaletik ezin izango da bertara sartu, inguruan dauden garajeetara joan ezean. Zubiaurre goizez eta eguerdirarte zabalik mantenduko da eta zama lanak egitera doazenez Zubiaurreko hasieratik sartu beharko dira, Probalekutik eta gero Zubiaurreko 2tik –La Brasileñatik- gora eginez. Taxien geltokia ere, obrak iraun bitartean lekuz aldatuko da, Zubiaurreko 4tik 6aren aurrez aurre geratuko delarik, hau da, Modas Ramos eta Herga tabernaren aurrean.
ANSA gaur goizean matxura puntuaren kokapen zehatza bilatzeko lanak hasi ditu, non apurtu behar duen definitze aldera eta horretarako, makara bat sartu du ur-sarearen hoditik, ur-galtzea non den zehatz-mehatz jakiteko. Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko hirigineko zenbait kaletan ez da urik izango eta izaten den ur-jario apurrak ez du behar besteko presiorik izango.
Udal ur zerbitzua esleitua duen enpresak, ANSAk informazio ohar bat kaleratu eta etenak ukituko dituen etxebizitzetako peoretan zabaldu du. Etenak ondorengo kaleei eragingo die: Bizkaia Etorbidea osorik, San Ignacio auzoa, Komentukua, Diputazio, Zeharkaleko 25era arte, San Pelaioko 5, 7, 9, 11 eta 13 eraikinak, Probaleku osorik Zarauztarra jatetxe ohiko kale txikia barne eta Valdespinako Markesa. Lanak amaitu bezain pronto, ur honidura eta zerbitzua normatzea espero dute teknikariek. Gauzak ondo joanez gero, zerbitzu hori lehenago eman ahal izatea ere posible dela adierazi digute.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da