Udalbatzak hilabeteari amaiera emango dio bi Osoko Bilkurez

24.05.10
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da astearte goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamaika eta erdietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu beranduago bigarrenean bada. Udalbatzak hilero egin legez, azken asteetan batzordeetan landu dituen hainbat gai erabakitzeko bilduko da Osoko Bilkurara . Eguneko gai-zerrenda bost puntuk osatzen dute.

Lehenengoa ekonomiako gaia izango da, kreditu gehigarriengatiko 1 espedientea dela-eta, Udal Aurrekontuari 3. aldaketa egiteko proposamena onartuko baita. Bigarren eta hirugarrenean, enpresa proiektu berri bi babesa ematea onartuko da eta horiek I+E legez kalifikatzea onartuko.

Asteazkenean ohiko Osoko Bilkura, eta ostegunean ezohikoa

Laugarren puntuan, EAEn toki-mailako iraunkortasunaren aldeko konpromisoari atxikitzea erabakiko, Udalsarea 21 delakoa finkatze aldera. Bosgarren eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Ostegunean ere, Osoko Bilkura bilduko da. Kasu honetan eta urteroko legez, herriko ikastetxeekin eta goizeko 9etatik aurrera, “Kontsumo Jasangarriaz” Eskola Agenda 21en barruan ikasleek egin dituzten iradokizunak aurkeztu eta eztabaidatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua