Herriko lau semaforori animazioa eta denboraren indikadorea jarri zaie bide segurtasunaren mesedetan
Herriko lau puntu arriskutsuetan dauden beste horrenbeste semaforoetan panel animatuak jarri dira gaur goizean. Panel berri horiek pasatzerik dugun edo ez –geldirik dagoen panpina gorri edo mugitzen den berdearen bidez- eta kasu horretan zenbat segundo ditugun pasatzeko edo itxoiteko adierazten digute. Aldaketa ‘Egitura luminikoen muntatzaile’ lanbide-etxeko ikasleek gauzatu dute enpresa espezializatu bateko langile baten laguntzaz. Egokitzapen horretan pantaila estatikoak erretiratu eta animazioa eta denbora duten berriak ipini dituzte. Aldaketa honekin oinezko eta zebra bideetatik errepideak pasatzen dituzten pertsonen segurtasuna gehitu nahi izan da. Semaforoen egokitzapenak lau izan dira eta honako puntuetan egin dira: lehena, hirigunearen barne, Seigarren Mendeurreneko kalearen bi lekutan –merkatu plazaren parekoan eta Kaltxangokoan- eta, bigarrena, 634 errepideak herria zeharkatzen duen bi tokitan, Bizkaia Etorbidean (Lex tabernaren aurrean) eta San Antonio auzoan (Jator eta izen bereko okindegiaren tartean).
Ermuan urriaz geroztik, 25 urtera bitarteko gazteentzat Enplegu eta Trebakuntza ikastaroa gauzatzen ari da Toki Garapen alorrak kudeatzen duen Enpresak Sustatzeko ‘Izarra’ Zentroan. Ikastaro hori diruz laguntzen dute bai Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuak eta Europako Fondo Sozialak. Ikastaro horrek “Egitura luminikoen muntatzaileak” darama eta horren baitan 14 gazte ari dira lanbide bat ikasten eta horretan trebatzen. Ikastaroan egitura arinen muntaketan jarduteko ikasgaiez gain, elektrizitateaz, elektronikaz eta bereziki Led deritzan teknologiaz ikasten ari dira, horietan oinarrituz energiaren kontsumoa murriztu nahi baita. Izan ere, ikastaroa amaitzen dutenean eta bigarren fase batean ikasitakoa udalerrian ditugun elementu eta egituretan aplika dezatela nahi da, horien eraginkortasun energetikoa hobetuz.
Ikastaroan dabiltzan gazteek apirilean amaitu zuten heziketako lehen fasea. Hori horrela, eta jada, nahiko ezagutza badutenez, udalak egoki deritzo izan dio taldea semaforoen egokitzapen lanetan parte hartzea eta laguntzea, benetako lan-praktika egin eta esperientzia hartze aldera. Hori horiek horrela, helburu bikoitza izan dela esan dezakegu, trebakuntzan aurrera egin eta oinezko pertsonentzako segurtasuna igo, hurrenez hurren. Egokitutako lau semaforo horiek aukeratu dira lekurik korapilatsu eta arriskutsuenak direlako, trafiko eta jende kopuru handienak igarotzen baita bertatik. Egokitzapen honekin hala automobilen nola oinezkoen segurtasun mailan eragitea espero da. Jada, puntu horietan pasatzeko nahiz zain egoteko zenbat denbora dugun jakingo dugu ermuarrek.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da