Ermuak lehiaketa deitu du hiribilduaren gozo tipikoa aukeratzeko xedez
Udal Toki Garapen alorrak Lobiano Gastronomi elkartearen laguntzaz lehiaketa deitu du hiribilduaren gozo tipikoa izango dena aukeratzeko xedez. Dakigunez gure gizartean oso ohikoa da jaki edo gozoren bat erosi ekartzea bidaia egin eta edonora joaten garenean, etxekoekin, lagunekin edo lankideekin konpartitzeko edo horiei oparitzeko. Ermuan, orain artean behintzat ez dugu horrelakorik bete dezakeen produktu esanguratsurik, hau da, herriaren oroigarri edo adierazgarri izan daitekeena, bertan egindakoa eta edozein lekutara eramateko modukoa.
Lehiaketara pertsona oro aurkeztu ahal izango da, hala pertsona partikularrak nahiz ostalaritza edo gozogintza sektoreetako enpresak. Lehiakideek banakako formatuko produkturik aurkeztuz gero (pasta, gaileta, eta abar) horrelako dozena bat aukeztu beharko dute eta hainbatek horren zatiak jateko modukoa bada (tarta, bizkotxoa, eta antzekoak) unitate bakarra. Produktuak ontzi neutro batean aurkeztu beharko dira, inolako publizitate ez eta egilea nor den adierazi dezaketen inolako ikurrik edo bereizgarrik gabe. Produktu eta gozo bakoitzarekin gutun-azal bat gehituko zaio, non horri jarritako izena eta egiteko modua, errezeta eta deskripzioa erantsiko den paper zuri batean. Horrez gain, gutun-azal horretan beste txikiago bat sartu beharko da egilearen datu pertsonalak adieraziz eta horrekin harremanetan jartzeko telefonoa adieraziz. Lehiaketaren gorabeherak oinarri batzuetan jaso dira eta horiek nahi duen guztiaren esku daude Toki Garapen Alorraren egoitzan, Bizkaia Etorbidean dagoen Torreta Etxean.
Lehiaketara aurkeztutako proposamen guztiak horretarako espresuki eratuko den goi mailako epaimahai batek baloratuko ditu. Epaimahai hori mistoa izango da, hots, gozogintza eta sukaldaritzako profesionalak direnak eta ez direnak –kontsumitzaileak- osatuko baitute. Profesionalen artean ondorengoak izango dira: Tolosako Rafa Gorrotxategi gozogintzako artisau eta maisua; Fernando Cabales sukaldari ospetsua, Euskalduna jauregiko Etxanobe eta Akebaso jatetxeetan jarduten duena, Euskal Gozogintza Artisauko Federazioaren Presidentea eta Arabako Gozogintza gremioko ordezkari Luis López Sosoaga; Bizkaiko Gozogintza Eskolako presidente eta Bizkaiko Gozogintza Artisauko Federazioaren gremioaren presidenteorde José Manuel Angulo Enales eta Ion Fiz, diseinatzaile eta arropa jostun-gintzako enpresari ermuarra.
Lehiaketan bi sari emango dira, lehenengo sailkatutakoari plaka eta bigarrenari accesit berezia.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren