LHI: azterketara aurkeztutako ikasleriaren %64 DBHko graduatua lortu du
Ermua eta Mallabiko Lanbide-heziketarako Ikastegian graduatua eskuratzeko moduluetan ikasi duten eta azterketara aurkeztu diren ikasleen %64 froga gainditu eta DHBko graduatua atera du. Ikastegiak oso positibotzat jo ditu emaitza horiek. LHI zentroak orain gutxi irakaskuntza arautuko zentro bihurtu izanak hainbat ondorio ekarri ditu, batetik, trantsizio urtea izatea eta, bestetik, 2. mailako ikasleak Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen titulazioa duten lehenengo promozioa izatea.
Kualifikazio Programa horiek LHIko ikasleentzat hainbat berrikuntza ekarri dituzte, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua lortze aldera. Gaur egun Lanbide-heziketarako Ikastegiko ikasleek DBHko titulua eskuratu ditzakete HHE zentroentzat ezarritako azterketen bitartez.
Ermua eta Mallabiko LHIk 2010/11 ikasturterako matrikula aldia zabalik
Ermua eta Mallabiko Lanbide-hastapenetarako Ikastegiak 2010/11 ikasturterako matrikula aldia zabalik du. Matrikula uztailaren 13ra bitartean, hori barne, egin ahal izango da Toki Garapen Alorraren egoitzan, Torreta Etxean, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Ikastegiak datorren ikasturterako eskaintzen dituen espezialitateak hiru dira: ile-apaindegiko laguntzailea, Automobilak konpontzeko laguntzailea eta Ekoizpen mekanikoko langilea, hain zuzen ere.
Argibide gehiagorako, sakatu lerro honen azpian eskaintzen dizkiziegun lasterbideen gainean.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat