Emakume Sahararren Batasun Nazionaleko idazkaria Ermura etorri da
Emakume Sahararren Batasun Nazionaleko (ESBN delakoaren) idazkari Fatma Mehdi Ermura etorri da eta udalean harrera egin zaio. Nazioarteko Kooperazio zinegotzia den Mª Asun Ardanza, alorreko teknikari Ane Enzunza eta RASD delakoaren lagunen Elkarteko kide Mª Rosario Arrizabalaga ordezkariari harrera egin eta horrekin bildu dira.
Ermuko Udalak jokaera garrantzitsua du Emakume Sahararren Batasun Nazionalari Laguntzeko Euskal Sarean eta duela 7 urtetik emakume sahararren jabekuntza prozesuari eusteko hainbat proiektu babesten ari da. Horien artean eta besteak beste, aipatzekoa da gaixorik dauden umeak hartzeko programa. Udalak 2009. urtealdian 13.815 euroko partida xedatu zuen, Argeliako basamortuan (Tindufen) errefuxiaturik daudenen ‘Egiturak indartzeko’ proiekturako. Proiektu horren bidez administrazio, kudeaketa eta antolakuntza alorretan emakumeen gaitasuna landu eta hobetu nahi da, horiek toki, estatu eta nazioartean duten eraginkortasuna areagotzeko xedez.
Bildutako solaskideek udalak finantzatutako proiektu horren gorabeherak eta daraman ibilbidea ezagutu dute. Horrez gain, Mendebaldeko Saharako testuinguru sozial eta politikoan ematen ari diren aldaketez eta errefuxiaturik daudenen egoerez ere mintzatu dira. Bestalde, Emakume Sahararren Batasun Nazionalak bertan egiten ari den lan garrantzitsuaren aspektuak ere ezagutzeko aukera izan zuten. Horien lan ildo estrategikoen artean ondorengoak daude: heziketa ematea emakumeen jabekuntza lorzteko, hori gako izango baita berdintasunez politikan eragin ahal izateko; ekonomi jasangarria sustatzea (mikrokredituen proiektua); kapital soziala sustraitzea (prestakuntzarik gehien jaso duten belaunaldiak alde egin ez dezaten) eta nazioarteko laguntza sarea indartzea.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan