‘Urkaregi’k epaimahaiaren saria jaso du herriko pintxo lehiaketan

16.06.10
Gizartea

‘Urkaregi’ jatetxeak Ermuko pintxo lehiaketako epaimahaiaren saria eskuratu du. Establezimenduaren izena daraman konposizioa saridun suertatu da. Pintxoak ondoko osagaiak zituen: Zapoa, hirugiharra, hondoak eta porru-txupitoa. Bigarren postua ‘Jai kafetegiak’ lortu du ‘Muskuilua’ izeneko proposamenarekin: muskuilua, gaztazko krema, txipiroia eta letxugak. Lehiaketa bart gauean erabaki zen, epaimahaiko kideek establezimendu guztiak bisitatu ondoren. Txapledunak 200 euro eta bigarrenak 50 euro jasoko dute, hurrenez hurren, eta diploma bana.

Epaimahaiak pintxo guztiak dastatu zituen eta bakoitzaren presentazioa, egiteko prozedura, egitura eta zaporea baloratu. Epaimahaia Ondarroan dagoen Kantabria tabernako Patxo Bedialaunetak, San Migeleko ‘Belaustegi’ jatetxeko sukaldari den Iosu Mugerzak eta Lobiano Gastronomia elkarteko kide batek osatu zuten. Epaimahaiak establezimenduek aurkeztutako proposamenen maila altua azpimarratu du, horien aurkezpen txukuna eta aukeraketa egokigatik. Aurtengoan inoiz baino establezimendu gehiagok -25ek- parte hartzen dute. Epaimahaikideek ostalarien lana goraipatu du kalitate goreneko produktua, pintxo erakargarriaren kontzeptua eta mostradore ostean eskaintzeko moduko produktua izateagatik, jardunaldi egunetan jendetza izugarria izan arren.

Orain herritarren iritzia besterik ez zaigu falta, bozka lehiaketaren eta herritarren iritziaren arabera aurtengo edizioko txapelduna ezagutzeko. Bakoitzaren ustez pintxo onenaren alde bozkatu nahi dutenek, oraindik garaiz daude. Web-gune honen bidez egin dezakete ostiral gaueko hamabiak bitartean edo, bestela, larunbat goizean, azokan ezarrita egongo den hautestontzian. ‘Lobiano Elkarte gastronomikoko kideek pozarren agertu dira pintxo lehiaketan ostalari n ahiz ermuar ugarik parte hartzen ari delako. Horren erakusle, aurtengoan hogeita bost establezimenduk izena eman eta pintxoak aurkeztu izana da. Halaber, adierazi behar atzoko arratsaldean taberna batek baino gehiagok berrehun pintxo zerbitzatu zituztela da. Partaidetza oso handia izaten ari denaren erakusle da ondoko datua; establezimendu bat baino gehiago bart arratsaldez pintxorik gabe geratu izana.

  • Argazkian ''Urkaregi'' jatetxeak izen beraz aurkeztutako pintxoa, lehiaketaren irabazlea izan dena
  • Argazkian ''Jai Kafetegiaren'' Muskuilu pintxoa, lehiaketan bigarren postua lortu duena

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
Indarkeria matxistari ez! Nahikoa da!

Eguerdiko 12etan eta bost minutuz ordezkari eta herritarrak udaletxe aurrean kontzentratu dira
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian