Gastronomia Jardunaldi luzeenei, amaiera emango bihar ekoizleen azokarekin

18.06.10
Gizartea

Gastronomia Jardunaldi luzeenak momentuz, bere azken txanpan sartu dira. Nolanahi ere, lasai oraindik badago zer ikusi, edan edo dastatu igandera arte behintzat. Bihar egun nagusia biziko dute plazan egingo den azokaren hamargarren edizioarekin. Berrogei erakusle inguru bilduko dira herriko plazara bere produkturik gorenenak erakutsi eta dastatzera emateko. Aukera zabala egongo da, besteak beste, jatorrizko izendapendun ardoak, sagardoak, txakolinak, olioak, pateak, perretxikoak, marmeladak, kontserbak, gaztak, hestebeteak, odolkiak, gozoak, txokolatea eta beste hainbat produktu. Batzorde antolatzaileak saria emango dio postu onena jartzen duenari.

Hamabi eta erdietatik ordu bietara bitartean Euskal Birusa elkarteak hilero antolatzen duen “Ermua kantuan” izeneko ekimen eta kalejiran parte hartu eta gozatu ahal izango dugu, jan-edana eta musika edo kantua uztartzeko ohiturari eutsi, aurtengo gastronomia ekitaldietan.

Arratsaldean, nahi duten herritarrek bakailao txapelketan parte hartu ahal izango dute izango da. Lehiaketa babesleak dira ondoko etxeak: Elgoibarko Bacalao Alkorta eta 5 Valles olioa. Parte hartzaile guzti-guztiek Errioxako Diez Caballero upeltegira txangoan joateko saria irabaziko dute. Horrez gain, irabazleari 300 euro eskudirutan eta diploma emango zaizkio. Arratsaldeko zazpietatik aurrera Irulitxa fanfarreako kideek txistorra eta edaria salduko dute € 1,50en truke. Txistorraren salmentatik bildutako diru kopurua Irulitxako kideei emango zaie laguntza gisa, bere jarduera finantzatzeko.

Gaur sagardoari buruzko hitzaldia eta dastatzea

Gaur arratsaldean, Enrique Samaniego adituak hainbat gauza erakutsiko dizkigu sagardoa dastatzen ikasteko eta ondoren horretan ere gidatuko gaitu. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Ekitaldia zuzeneko musikaz girotuko du, Iñigo Ibarretxek, alboka eta txalaparta joko baitu dastatzea egiten den bitartea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.