Udalak erakunde barneko paper kontsumoa arrazionalizatu eta gutxitu egin du
Gure udalak bulegoetan darabilgun A4 paperaren erabilera arrazionalizatu eta horren kontsumoa gutxitu egin du. Arrazionalizazio prozesu horren ondoren paperaren kontsumoa %27 jaitsi da eta, horren ondorioz eta zeharka, CO2 usuriak ere erdira (%50) gutxitu ahal izan dira. Bulegoko papera kudeatzeko proiektuaren oinarri gisa erdarazko hiru erreen oinarriaz ezagutzen dena jarraitu da: gutxitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea. Horrez gain, irizpide berria barneratu da papera erostekoan, hots, erositakoak ingurumen kalitateko zigilua duen papera izatea. Proiektuari hasiera eman zitzaion 2008an iraungarritasun prozesu eta ingurumen irizpideak txeratuz gure administrazioaren eguneroko jardunean. Jarduera horri hasiera eman zitzaionetik ia bi urte pasa direnean, orain arte lortutako emaitzen balorazioa egin da.
- Ermuko udalak 880.000 orri/urteko kontsumitu zituen 2005, 2006 eta 2007. urteetan. Orduan erakundean erosi eta kontsumitzen zen paperak ez zuen eko-etiketarik eta bere espezifikazio teknikoetan ez zen birkontsumitutako zuntzik erabili izana jasotzen. Erabilitako paper hori ekoizten isuritako CO2 kopurua 13,3 Tona izan zirela kalkulatu da.
- 2008an 3R deritzan filosofian oinarrituriko neurriak aplikatzen eta osatzen hasi zen. Urte horretan eta segidakoan ingurumen irizpideei jarraiturik papera kudeatzeko ikastaroa egingo da udalean. Ikastaro horretan parte hartutakoek neurri zehatzak prestatu zituzten, horietako batzuk inplementatzen hasiz eta besteak jada zeuden praktika onak osatuz. Urteko orrien kontsumoa 800.000 ale izan zen, aurrekoetan baino txikiagoa, nahiz eta oraindik orain, kontutan hartzeko modukoa izan.
- 2009an. Bulegoetan erabiltzen dugun paper kopurua behera egiten jarraitzen dugu. A4 paper birziklatuaren erabilera orokortu egin da udal bulegoetan, erosketa sailak erosketa berdearen irizpidea bere egin dituelako. Egun erosten dugun paperak birziklatuaz izateaz gain Europako ingurumen ziurtagiria du (Ekolabela). Urte horretan 680.000 orri kontsumitu genituen. Gainera, birziklatutako paperarekin eginiko gutun-azal eta karpetak erabiltzen hasi gara. Material hori ekoizteko atmosferara 6,12 Tona CO2 bidali dela estimatzen dugu, hori horrela, orain lau urte kontsumitutakoarekiko erdia, hau da %50 gutxiago. Ikus azpian eransten duzun grafikoa.
- 2010ean. Udal liburutegian eta Emakumearen Topagunean paper birziklatua eta ingurumen ziurtagiriduna erabiltzen dute beren argitalpen eta karteletan.
Udalak bere bulegoetan erabilitako papera erabiltzeagatik zeharka isurtzen diren gasak kontabilizatzen hasi da
Agenda 21 ekimenak hasitako bidea mantentzea goso garrantzitsutzat jotzen da, emaitzak ilusita ondorioztatu baitezakegu ingurumen efizientziak akonomikoki aurreztea eta isuri kutsagarriak gutxitzea baitakarrelako. Horretarako ingurumen jasangarriko prozesuetan inplikaturiko pertsonen parte hartzea bultzatu behar delarik.
Udalaren kudeaketan ingurumen irizpideak barneratzeak bulegoetan paper kontsumoa gutxitzea eta lehengai hori ekoiztean produzitzen diren gasak murriztea. Ekimenak gastua arrazionalizatzea eta dirua aurreztea ahalbidetu du eta, guzti hori, administrazio modernizatzeko testuinguruaren barne ginez. Nolanahi ere, esan behar langileen inplikazio eta konpromisoa ezinbestekoa izan dela, eta aipamen berezia merezi duelarik erosketak egiten dituen unitateak.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko