Ermua-Mallabiko LHIak zabalik du matrikula 2010-2011 ikasturterako

28.06.10
Ekonomi Sustapena

Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak zabalik du 2010-2011 ikasturterako matrikula aldia. Ikastegian izena emateko interesa dutenek, matrikula egin ahal izango dute datorren uztailaren 13ra bitartean. Horretarako Tokiko Garapen Alorraren egoitzara –Torreta Etxera- joan behar dute, goizeko 9etaik ordu 2etera bitarteko ordutegian. Ikastegiak hiru espezialitate ditu: ile-apaindegi eta estetikako laguntzailea, ibilgailuen mantenuko laguntzailea eta industri mekanikoko langilea.

Ikastegiak 2009-2010 ikasturtea bukatu berri du. Irakasle eta arduradunek pozarren daude aurtengoan ere emaitza onak izan baitira ikasleriaren artea. Izan ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua ateratzeko probara aurkeztu direnetatik %64 azterketa gainditu eta titulua lortu baitute.

Orain egun batzuk, ikastegia zabalik izan da eta berori herritarrengana hurbildu da, ezagutzera emateko xedez. Ateak ireki eta ezagutzera emateko jardunaldi horien barne, hitzaldiak eta erakusketak gauzatu dituzte. Hitzaldi sortak ‘Porrotari pultsoa’ izenburua izan dute eta azpimarratzekoa da Euskal Herriko Unibertsitateko doktore den Pello Aramendik aurkeztutakoa. Aramendik Lanbide Hastapenetarako Ikasleentzako prestakuntza integralaren alde agertu zen. Bere hitzaldian horrelako zentroek dituzten behar eta ‘berezitasunez’ hitz egin zigularik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat