Hoyos, industrian erabili diren urak tratatzeko ingurumen konponbideak

01.07.10
Ekonomi Sustapena

Herrialde garatuetan kontsumitzen dugun uraren %60 industrietan erabiltzen dugu. Aurreikusita dago, 2025. garrenean industrian erabilitako ura 1.170 km3 izango dela, kopurua 1995ean 752 km3 zelarik. Industriaren barne produktuak ekoizten jarduten dutenek gehien kutsatzen dutenak dira. Munduan sortarazten diren hondakin arriskutsuen %80 herrialde industrializatuetan sortzen dira eta garapen bideetan dauden herrialdeetako industrietan sortutako hondakinen %70 zuzenean uretara botatzen da inolako tratamendurik gabe aplikatu gabe, munduan dauden ur baliabideak kutsatuz.

Datu hauek agerian jartzen dute munduan ditugun industriako hondakin-uren tratamendu eta berrerabiltzeak duen garrantziaz eta, are gehiago, baliabide hidrikoen balantzea zenbaki gorri eta negatiboetan dituztenetan. Horrez gain, etxeko hondakin-urez gertatzen den ez bezala industrietakoek ohiko tratamenduaz desagertzen ez diren substantziak izanen dituzte. Industrietako hondakin-uretan identifikatu diren osagai organiko eta ez organikoak erregulazio berezia dute toxikotasun eta epe luzean izan ditzaketen eragin biologikoengatik.

Hori guztia kontutan hartuta, gure Udalbatzak aho batez enpresa berri baten sorrera ontzat eman du, horren xedea ingurumen arazo horri erantzun jasangarri azkar eta malgua ematea delako. Orain artean industri ur horien tratamenduak horiek jasotzeagatik baimenduriko kudeatzaile bati ordaintzea edo enpresan bertan inbertsioa handiak egitea suposatzen zuen. Azken aukera horrek gainera, trabak zituen leku edo baliabide ezagatik. Orain, aldiz, industrian erabilitako urak tratatzeko zerbitzu aurreratuak gauzatu daitezke, makineria mugikorraz baliaturik, urak tratatzeko moduluak jarri eta kentzea modu malgu eta merkeagoan ahalbidetuz.

Jesús Hoyos gazte ermuarrak, indutri urak arazteko teknologiak biltzen dituen enpresa proposatu du. Horri esker lortuko diren onurak, ondorengoak dira

  • ETEek bere ekoizpen propozesuetan erabilitako urak berrerabiltzea
  • Enpresek hondakinak tratatzen duten eraginkortasuna hobetzea.
  • Insutrian erabili eta tratatu gabeko uri kez isurtzea eta, ondorioz, ingurumenari kalteri kez eragitea.

Horiek horrela, gure udalak ondoren zerrendatzen ditugun laguntzak onartu ditu, Hoyosek bere enpresa Berrikuntza + Enplegu gisa kalifikatzerik izan dezan laguntzeko.

  • Izarra Enpresak Sustatzeko eta Trebakuntzarako zentroan lokala okupatzeagatiko prezio publikoaren zenbatekoan %50eko hobaria, lehen urtean.
  • Izarra Enpresak Sustatzeko eta Trebakuntzarako zentroan lokala okupatzeagatiko prezio publikoaren zenbatekoan %40eko hobaria, bigarren urtean.
  • %100 hobaria, jarduera irekitzeagatiko lizentzian

Laguntza horiek guztira 4.925,20 € dira. Erabaki honek, agerian jartzen du Udalak pertsona ekintzaileekiko duen konpromisoa. Enpresa sortu edo eratzeko asmotan dabiltzan guztiek, Toki Garapeneko udal Alorrera etortzera animatzen ditugu, proiektuok baloratu eta bideragarri badira aholkularitza eta laguntza jaso ahal izateko.

  • Argazkian ura tratatu eta berrerabiltzeko proposamenaren eskema

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du