Zezen eguna bertako jai izango da Ermuan 2011. urtean

02.07.10
Erakundea

2011 urtean Ermuaren bertako jai eguna, uztailaren 27a –Zezen- izango da. Hori horrela erabaki du Udalbatzak aho batez eta talde politiko guztien adostasunarekin, aste honetan egindako Osokoaren Bilkuran. Datorren urtean, egun hori asteazkena izango da. Zezen eguna izatez berezia da gure artean, herriko jai nagusiaren barne, koadrilei dedikaturikoa baita.

Udalbatzak hartutako akordioak, hitzez hitz honakoa dio: “Uztailaren 28ko 2001/1983 Dekretuarekin erlazionaturik dagoen eta Langileen Estatutuaren legea onartzen duen, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege-dekretuaren 37,2 atalean ezarritakoarekin bat etorriz, 2011ko uztailaren 27a, Zezen eguna, jai eguna aukeratzen da Ermua Hiriko udalerriarentzat".

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da