Abeletxe sektoreko Babes Ofizialeko 102 Bizitzen inaugurazio ekitaldia
Ermua Hiriko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailak Abeletxe Egoitza Sektorean eraikitako Babes Ofizialeko 102 Etxebizitzak inauguratuko dituzte uztailaren 12ko astelehenean. Ekitaldia Abeletxe Egoitza Sektorearen plazan egingo da arratsaldeko 7etan. Ekitaldi horren buru izango dira Etxebizitza, Herri lan eta Garraio Sailburu Iñaki Arriola eta herriko alkate, Carlos Totorika. Horiekin batera, modu batera edo bestera, proiektu hau errealitate egiten parte hartu duten erakunde guztien ordezkariak ere bertan izango dira.
Ekitaldi horren barne agintari eta ordezkariek etxebizitzatako bat eta laster Alokairu Sozialeko 57 apartamentu eraikiko diren lursaila bisitatzera ere joango dira. Etxebizitzak eraikitzeko erabili den aurrekontua eta egindako inbertsioa guztira ia zortzi milioi eta zazpiehun mila (8.695.523 ) eurokoa izan da.
LARCOVI enpresak exekutatu duen proiektu horren ezaugarririk behinenak laburbilduta, ondorengoak dira
- 3.600 m2 lursaila
- Babes Ofizialeko 102 Etxebizitza
- 102 garaje eta etxebizitzei loturiko beste horrenbeste trasteleku.
- Erregimen libreko beste 32 garaje.
- Markataritzarako 2 lokal.
- Eraikuntza U forma du, eta 40 x 80 metro ditu.
- Etxebizitzen tipologia: bataz besteko azalera 75 m2.
- Eraikigarritasuna: 10.039 m2.
- Eraikinak 2 solairu ditu sotoan, gehi behekoa eta beste 7 altuera
- 1.400 m2 azalera duen eta erabilera publikokoa den plaza pribatua
Beranduago, LARCOVIk jatorrizko obra-lizentzia zabaltzea eskatzen du, lursailaren altimetria-kotak beste bi soto eraikitzea ahalbidetzen duelako, erregimen libreko 60 aparkaleku eta 18 trasteleku gehiago eraikiz.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean