Kontratuen joera gorakoa da eta langabezi tasarena beherakoa Ermuan laugarren hilabetez
Ermuko langabetuen kopurua jaitsi egin da berriz ere ekainean, lanik gabe zeuden 80 pertsona kontratatuak izan baitira. Ekainak ere martxoan hasitako, apirilean mantendutako eta maiatzean segitutako bideari jarraitu dio eta elkarren segidako laugarren hilabetez datu positibo hori izan da. Ekainean 80, maiatzean 92, apirilean 52 eta martxoan 47 pertsonek langabeziaren zerrendetatik atera ziren. Hori horrela, portzentajeetan langabezi tasak ia %1,(% 0,97) behera egin du. Langabezian daudenei erreparatuz, esan behar, horien %55,72 emakumeak direla. 2008ko irailetik aurrera gizonezko eta emakumenzkoen langabezia tasa antzerakoa izan da. Tendentzia hori aldatzen hasi eta azken lau hilabeteetan gizonen tasa gutxitzen hasi delarik. Adinari erreparatuz, langabezi tasaren bataz besteko handiena 2008ko iraileko datuez alderatuz, 25 urtetik 45era bitartekoei eragiten die.
Ikasketen arabera, langabezian daudenen %73,26 bakarrik derrigorrezko ikasketak dituzte amaituta. Hortaz, ikasketa maila baxukoak dira.
Kualifikaziorik gabeko langileek eratzen dute langabezian daudenen talderik handiena, eta portzentajeetan %34,69 dira.
Lan motei dagokionez, langabezian daudenen gehienek zerbitzu sektorean jarduten dute eta horiek guztirakoaren %49,13 dira.
Ermuko langabezi tasa maiatzean %12,55ean kokatu da (Erroldaren 2001eko datuekin)
Langabezian dauden gehienak deskribatzen dituzten ezaugarriak ondorengoak dira: emakumeak, 25 urtetik 44ra bitartekoak, zerbitzu sektorean jarduten dutenak eta kualifikaziorik gabekoak.
Datuak adierazten dutenez, kontratazioetan igoera nabarmena gertatu da, 2010eko ekainean guztira 572 kontratu erregistratu baitira. Kopuru hori nabarmen gora egin du, hilabete bereko aurreko urteekin alderatuz gero, datuen jarraipena 2005etik egin baitugu. Ekainean erregistratutako kontratuen %27,10 langile emakumeenak izan dira. Emakumeen kontratazioa proportzionalki begiraturik behera etorri da.
Erregistraturiko kontratuetatik gehienak zerbitzu sektorerako izan dira. Eraikuntzan aldiz azken hogeita hamar egunetan 22 kontratu gutxiago sinatu dira, beraz jaitsiera izan da. Industriari dagokionez, aldiz, 62 kontratu berri egin izan dira, iazkoekin alderatuz gero.
Datu hauek udalaren Toki Garapen Alorrak prestatu eta eman ditu, Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuaren datuez baliatuz
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren