Tokiko agenda 21ek bere mikrosite propioa du Ermuan

13.07.10
Ingurumena

Udal Ingurumen zinegotzigoak web-komunikazioko sailaren laguntzaz mikrosite berria prestatu du Ermuko Tokiko agenda 21en edukiak bertan eskei eta eskaintzeko. Mikrosite hori udalaren webgune korporatiboaren barne dago eta, bertatik sartu ahal izango da, nahiz nabigatzailearen helbide-barran www.ermua.es/agenda21 idatziz. Gune berri horren helburua iraungarritasunaren balioen sentiberatasunean eta ingurumenaren toki- eta banakako-kudeaketa indartzea da. Horrez gain, herrian iraungarritasuna lortzeko ekintza planaren 11. ildo estrategikoan jasotako xehetasunak jarraitzen ditu.

Udalaren webgune korporatiboan honetan ditugun gainerako mikrositen kasuan bezala horren xede jatorrizkoaren funtzionaltasuna gehitzea eta osatzea da, kasu honetan toki ikuspuntutik landutako eduki, prozesu eta proposamenetan.

Mikrosite prestatu eta eskaintzeak bide izan nahi du webguneko erabiltzaileen esku jartzeko hainbat informazio iturri esanguratsu, non ingurumenarekin zerikusi eta lotura duten, ohikoak herritarren interesekoak izan ohi diren gaiak eskaintzeko (meteorologia, airearen kalitatea, hondartzen egoera, eta abar…) eta aldi berean norbanakoek garatu dezakegun aholku praktiko eta ingurumenarekiko praktika onak jasotzeko.

Mikrositearen edukiak 7 ataletan antolatu ditugu:

  • Tokiko Agenda 21i buruzko informazioa: garapen jasangarriari buruzko erreferentziak biltzen ditu, jasangarritasunerako tokiko prozesuak, horien garapen prozesuan eta Ermuan erabilitako tresnak.
  • Albisteak. Webgune korporatibo honetan ingurumen Tokiko Agenda 21 eremuan argitaratu izan ditugun guztiak biltzen dira, kronologikoki antolatuta. Azpiatal bat du, interesatzen zaizu! izenekoa.
  • Ingurumen aholku erabilgarriak: Informazio espezializatua eskaintzen duten kanpoko hainbat webguneetara lasterbideak biltzen ditu: hondakinak gutxitzeko, erantzukizunaz kontsumitzeko, birziklatzeko, ura eta energia aurrezteko, modu jasangarrian mugitzea edo biodibertsitatea kontserbatzea.
  • Zerbitzu interesgarriak: Debabarrena Mankomunitateak betetzen dituen zerbitzuen berri ematen du, abandonaturik utzitako etxeko animalien bilketa (adoptatzeko aukera barne izanik) eta hondakinen kudeaketa.
  • Informazio erabilgarria: ingurumena landu eta herritarrentzat interesgarriak izan daitezkeen webgunetara iristeko lasterbideak biltzen ditu: meteorologi aurreikuspena (AEMET, zazpi egunetako iragarpena), muturreko fenomenoen kasuetarako alertak, airearen kalitateari buruzko datuak (Euskadiko airearen kalitateari buruzko informazio sarea, Eusko Jaurlaritzarena), hondartzen egoera, mendietan aurreikusitako meteorologia /Espainia eta Frantziako mendateena).
  • Sari eta errekonozimenduak: Ermuko udalak jasangarritasun eta ingurumenaren heziketa ataletan jaso izan dituen sari eta errekonozimenduak biltzen ditu.
  • Estekak. Ingurumenaren kudeaketarekin zerikusia duten eskualde, lurralde, estatu eta Europa Komunitateko orrialde eta webguneetara lasterbide eta loturak jasotzen ditu.

Hori guztia, guztiontzako erabilgarri izatea espero dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko