Miguel Angel Blanco zinegotziaren oroigarri, bontzezko bustoa jarri da udaletxean

14.07.10
Erakundea

Ermuko Udalbatzak omenaldia eskaini dio gaur orain hamahiru urte ETA bahitu eta erail zuen Miguel Angel Blanco zinegotzia zen gazteari. Erakundeak ekitaldi instituzionala gauzatu du udaletxeko Osokoaren Bilkuran eta horretara bertaratu dira Euskadin bizitza sozial eta politikoaren ordezkari askok. Horien artean eta, besteak beste, ondorengoa aipatu behar ditugu, Eusko Legebiltzarreko presidente Arantxa Quiroga; Barne sailburu Rodolfo Ares, Jesús Loza, Iñigo Iturrate, Mari Mar Blanco legebiltzarkideak, Gobernuaren ordezkari orde Miguel Ángel Fernández, PSEren Bizkaiko idazkari José Antonio Pastor, Carlos Totorika alkatea, eta terrorismoaren biktimak atenditzeko bulegoaren zuzendari Marixabel Lasa. Miguel Blanco eta Consuelo Garrido zinegotziaren gurasoak ere bertan izan dira, amak altzoan Mari Marren alaba gazteena eta bere iloba txikiena izan duelarik. Bilkura aretoan ere Carlos Itugaitz Europako parlamentarioaren edo Leopoldo Barreda PPko kidearen aurpegi ezagunak ere ikusi ditugu.

Agintari ezberdinask hitz egin ostean, bildutakoek udaletxeko behe solairura jaitsi dira Miguel Angel Blancoren oraimenez egindako brontzezko bustua estalgabetu eta agerian lagatzeko. Imagina hori Diana García Roy madrildarrak diseinatu eta egin du, artista bera ekitaldian izan dugularik gaur goizean.

Totorikak ETAren kontrako borrokan udaletxeek duten egiteko garrantzitsua aldarrikatu du

Herriko alkateak ekitaldia aurkeztu eta hitza hartzen lehenengoa izan da. Totorikak ongi etorria eman die bertaratutako guztiei eta “askatasunaren eta ETAren kontra egindako bide luzean gaurko eguna garrantzitsua dela adierazi du”. Politikariak gogoratu duenez, “ETAk Miguel Angel Blanco eraman zuen, gaztea erailez ideologia bat zuelako, PPko militantea zelako eta Ermua zinegotzi kargua zuelako; hura bahituz, sufriaraziz eta bizitza akabatuz, familia zauritu bat utziz betirako”. Agintariak ETAren kontrako borrokan duten egiteko erabakigarria aldarrikatu du: “asasinatutako pertsonak ditugun herri guztietan haiek oroimena gogora ekarri eta omendu egin behar dugu, hildakoei eta beren familiei, isilik geratu eta beldurra gainditzea guztion zeregina izanik ETA ahultzen duelako”. Udalek eskatu egin behar dugu kaleak, hormak, txosnak edo lokalak ez dezatela presoen argazkirik erakutsi ez eta bestelako babesik eman gorapenik egin ETAri”. Alkateak toki administrazioetatik bertatik “tolerantzia, errespetua eta pertsonek politikan, erlijioan edo kulturan ezberdin pentsatzeko dugun eskubidea landu behar dugula, ezberdinen arteko elkarbizitza eta aniztasuna ahalbidetzeko”.

Bigarrenik, PPren Euskadiko presidente Antonio Basagoitik hitz egin du. Honek zinegotzi gaztearen figura gogora ekarri eta esan du “orain hamahiru urte izandako gizartearen errebolta ETArekin amaitzeko dagoen bide bakarra dela”. Jarraian, Barne sailburuak hitz egin eta “ETA sozial, politiko eta etikoki deslegitimatzeko zeregina indarrean dagoela esateko”. Aresen hitzetan, ETA oraindik ez da desagertu eta atentaturik egon ez bada ere, Euskadin oraindik bada biolentziarik, eraso eta estortsioen bidez”. Amaitu aurretik Mari Mar Blancok hitz egin du. Honek aditzera eman duenez emozio ezberdin bat sentitzen zuen Ermuan izateagatik, “gure herria baita, nire anaia eta ni jaio eta hazi ginen herria”. Orain hamahiru urte atzera udaletxeko balkoi berberetik anaiari agurra eman ziola bere hileta egunean”. Ermua eta bertako herritarroi esker oneko hitzak zuzendu dizkigu, “maitasun eta elkartasun adierazpen etengabeak jaso izan zituztelako familiakoek bahiketa ezagutu zen unetik bertatik: “gure etxeko aurrea eta Iparragirre kalea ez baitziren inoiz hutsik egon hiru egun haietan”.

 

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako