Coti kantariaren kontzertua, San Pelaio parkean

15.07.10
Kultura eta Gazteria

Roberto Fidel Ernesto kantari eta konpositoreak, artistikoki ‘Coti’ Sorokin izenaz ezagutzen dugunak, kontzertua emango du larunbatean, San Pelaioko parkean. Ikuskizuna librea eta doan izango da, gaueko hamaika eta erdietan hasiko da, herriko Santixau jai nagusietako egitarauaren barne egonik. ‘Coti’k arrakasta lortu zuen 2005ean Hego Amerikan eta Espainian oso ezaguna egin zen "Nada fue un error", abestiarekin, zeina Julieta Venegas eta Paulina Rubio kantari mexikarrarekin kantatzen zuelarik. Abestia musika zerrendetako lehen postura iritsi zen bai Argentinan bai Espainian. Horrez gain, Diegos Torres kantariak interpretatzen duen “Color esperanza” ospetsuaren autorea da.

Cotik bere lehen albuma grabatzen 2001eko urtarrilean hasi zen. Bertan 11 abesti bildu zituen. Diskoa Coti Sorokin eta Cachorro Lópezek produzitu zuten, Buenos Aires hirian grabatu eta Miamin nahastu eta Madrilen masterizatu zituelarik. Abesti horiekin, Coti musikaren munduan leku egiten eta etorkizuna bilatzen hasi zelarik. Dena den, ospea eta errekonozimendua 2005ean lortu zuen, “Esta mañana y otros cuentos” tituluko diskoa argitaratu zuenean. Hori zuzenean grabaturiko albuma zen eta bertan Ismael Serrano, Julieta Venegas edo Paulina Rubio artista ezagunen kolaborazioak izan zituen, bere kanta ospetsuenak bertara bilduz. Kantari mexikar bi horiekin gorago esan bezala oso popular egin zuten ‘Nada fue un error’ titulua, Venegasi ateak irekiz merkatu espainiarrean.

2009an bere azken lana kaleratu zuen, ‘Malditas Canciones’ tituluaz eta horren lehen abestia ‘Perdóname’ da, zeina Nena Daconterekin kantatzen duen. Horrez gain, beste hainbat piezatan Andrés Calamaro herrikidearekin kantatuz. Cotik bost lan plazatu ditu eta horietan jasotako hainbat abesti zuzenean entzun ahal izango ditugu gure herrian bertan.

Diskografia

  • Coti 2002ko apirila)
  • Canciones Para Llevar (2004ko urtarrila)
  • Esta Mañana Y Otros Cuentos (2005eko maiatza)
  • Gatos Y Palomas (2007an)
  • Malditas Canciones (2009an)

Emanaldiaren inguruko hainbat datu tekniko

Cotik emanaldirako espresuki muntatzen ari diren eszenatokia erabiliko du. Eszenatoki horren tamaina ondokoa da: 14,50 metroko zabalera, 10,40 metroko fondoa eta 7,40 metroko altuera. Argindarrari dagokionez, taldeak 180 kw eskatu ditu. Horiek bitan banatuko dira, 100 kw argietarako erabiliko direlarik eta gainerako 80ak soinurako, hain zuzen ere. Gainera parke erdian, beste etxola bat jarriko da soinu teknikarientzako jartzeko. Eszenatokiaren alboetan beste bi dorre ere jarriko dituzte bozgorailuekin. Cotik 14 metro luzera duen kamioia dakar material propioarekin eta guzti hori muntatzeko hainbat pertsona dakartzate. Horiei laguntzeko hainbat ermuar gehiago ere izango dira guztia prestatzeko, gure udalaren kontura.

  • Argazkia Cotiren azken lanaren promozioan erabilitakoa da

Lotutako albisteak

Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan