Eusko Trenek zerbitzu berezi, gaueko eta ugariagoak jarriko ditu jaietarako

16.07.10
Kultura eta Gazteria

Eusko Tren sozietate publikoak iragarri duenez zerbitzu gehiago eskainiko ditu asteburu honetan ohikoak ugarituz eta gauekoa kera eskainiz hainbat herriko jaiak direlako, Ermuko Santixauak tartean. Gaueko zerbitzu berezi horiek uztailaren 17an eta 24an egongo dira, gure herriko jaietara etorri nahi duten guztientzat. Zerbitzu horren barruan bihar uztailak 17an, 49 tren eta 26 autobus zirkulazio eskainiko dira, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat puntutatik. 49 tren zirkulazioen barruan, Ermuko eta Zornotza/Amorebietako (Bizkaia) jaiak eta kontzertuak direla-eta, Bilbo–Deba eta Zornotza/Amorebieta–Bermeo ibilbideetan programatu diren 21 zirkulazio biltzen dira. Ordutegi zehatzak eta argibide gehiagorako joan beheko informazio gehiago lasterbidera, Eusko Trenen web gunean sartzeko.

Biharko Roberto Fidel Ernesto kantari eta konpositoreren, artistikoki ‘Coti’ Sorokin izenaz ezagutzen dugunaren, kontzertua iragarrita dago Ermuan. Kontzertu hori San Pelaio plazan egingo da, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera. Ekitaldi hori jai egitarauaren barne dago eta dohainekoa izango da. Hori horrela, talde horren eta lantzen duen musikaren jarraitzaile ugari etor daitezkeela aurreikusi da.

Zerbitzu berezi eta ugariagoak egongo diren bigarren eguna, datorren asteko larunbata izango da, uztailak 24an, patroiaren bezpera egunean. Jardunaldi horretan, herriko jai nagusiei hasiera emango zaie, hiru egunez jota sua ibiltzeko. Hasierako jardunaldia ere berezia izaten da, eta inguruan ditugun eskualdeetako gazte asko bertaratu daitezkeela aurreikusi dute.

Informazio gehiago behar duten pertsonek Eusko Trenen honako zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete, baita ere, geltokietan eta geralekuetan, eta baita konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es .

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du