Jaiak direla eta ikas-ekinezko ikasleek kartel argidunez ipini dute

22.07.10
Ekonomi Sustapena

Pasa den urritik Enplegu eta Formakuntzako "Argi-estrukturen muntatzailea" kurtsoa ematen ari da Toki-Garapeneko “Izarra” Enpresak Prestatu eta Sustatzeko Zentroan 25 urtera bitarteko gazteentzat. Ikastaro hori diruz laguntzen dute bai Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuak eta Europako Fondo Sozialak.

14 gaztek programa honen barruan daude, "argi-estrukturen muntatzailea" lanbidea ikasiz. Kurtsoan estruktura arinei buruzko gaiak, elektrizitatea eta elektronikari buruzko gaiak (LED teknologian bereziki) energia aurrezteko alternatiba bezala ikasten ari dira. Hori dela eta, kurtsoko bigarren fasean gure herrian energia aurreratzea hobetzeko baliagarria izan nahi da.

Ikasle hauek Ermuko Udalaren obra eta zerbitzuen lantaldearekin batera pasa den asteartean dimentsio handiko kartel argidunez kaltxangon ipini dute jaiak direla eta. Kartelan ikus daitezke bai gure herriko kupulak bai honako legenda: ermu@ Santixaguak.

Kartela jai-egun hauetan piztuko da, gaueko 22etatik goizeko 6etara N-634tik bai kotxez bai oinez pasatzen den jendea animatzeko.

Kartelaren dimentsioak beste ezaugarri berezi bat da. Metalezko sareaz muntatuta dagoenez askoz errazagoa da mugitzea alde batetik bestera eta muntatzea. Bere guztizko azalerak 24 metro karratuak dauzka. Kartelaren argiak LED teknologiazkoak dira eta haiei esker energia handia aurreztea posible da. Hori dela eta, LED argiek argi tradizionalen energiazko lauduna erabiltzen dute eta 7 urteko erdibizitza dauzkate, tradizionalak baino lau urte gehiago. Hala ere, nahiz eta bere salneurria handiagoa izan, ehuneko 25 gehiago besterik ez da, beraz epe-ertainean oso errentagarriak dira.

Diseinu eta muntaiari buruzko lan guztiak gazte hauek ikasten ari diren "Izarra" Enpresak Prestatu eta Sustatzeko zentroan egin dira.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du