Gaurko ikusmin handiena play-back lehiaketa izango da

23.07.10
Kultura eta Gazteria

Herritar guztiok jai eta festa egun horiei gogotik heltzeko irrikan gaude. Horri horrela izateko arrazoiak anitzak dira: koadrilen arteko lehiaketak, oporrak esku-eskura edukitzeak, eta beste abar luze bat jaien eztanda aurreratuko dutenak. Azken egunetan joera hori nabaritzen da; lehen lehenengo aukera kalera irteten baikara goiz, arratsalde nahiz gauez, eta asteburu honetan ere horrela izatea espero da.

Gaurkoan ikusmin handiena sortuko duen ekitaldia ohiko play-back lehiaketaren saioa izango da, herriko plazan gaueko hamar eta erdietatik aurrera ikusteko aukera izango duguna. Ohiko eta tradizio hitza erabiltzean paradoxa sortu badaiteke ere, horrela da ez betidanikoa delako. Ohiko diogu, urtero programan errepikatu arren, oso gurea delako eta egitarauan mantentzea lortu duelako, oso interesgarria eta erakargarria izaten baita, jarduerak urte asko izan arren. Ziur gaude, aurtengoan ere gure gazteek harridura puntu hori lortuko dutela, prestatzen dituzten emanaldi askok orijinaltasun handia izan ohi dutelako eta, nola ez, lan asko ere bai.

Play-back lehiaketa gozatu aurretik, paleta gustatzen zaion jendeak lehiaketaren finala gozatu ahal izango du arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Finala Orbe kardinalaren plazako frontoian jokatuko da, eguraldi ona izanez gero. Bestela, euria eginez gero finala Aritzmendi frontoian jokatuko da.

  • Hainbat jende Orbe Kardinalaren Plazan ikuskizuna jarraitzen pasa den urtean
  • Txaranga batek bere jarduera bukatzen pasa den urtean
  • Txaranga bat antzeslekuan pasa den urtean

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin