Udako ordutegi bereziak izango dira zenbait udal zerbitzutan

30.07.10
Erakundea

Udako aldia dela eta udal zerbitzutan ordutegi bereziak izango dira.

"Miguel Ángel Blanco" udal kiroldegia, Aritzmendi udal pilotalekua eta Betiondoko Kirol konplexua

Udal kiroldegiak udan izango duen egutegia, eta horren eragina kiroldegian, Aritzmendi pilotalekuan eta Betiondo kirol gunean ezagutzera eman du. Kiroldegia eta pilotalekua itxita egongo dira abuztuaren 1etik 29ra bitartean, biak barne. Epe horretan indarrean dauden araudiei bat etorriz, instalazioetan urteroko mantenu lanak egingo dira, esaterako eta besteak beste, igerilekua hustu eta garbitzea. Gainera, aurtengoan haurren igerilekuan obrak egingo dira horretan gune termiko eta ludiko berrira egokitzeko. Horiek biak ateak zabalduko dituzte abuztuaren 30eko astelehenean. Udaren ondoren ordutegia ohikoa izango da, goizeko 8etan ireki zeta gaueko 10etan itxiz. Bihar, uztailaren 31n (San Inazio eguna), jai izateagatik kiroldegia izango da.

Kiroldegia itxita dagoen egunetan igeri egin nahi duten UKEko abonatuek Eibarkoetara joan ahal izango dira Ermuko txartelarekin erakunde biek duten hitzarmenari esker. Uztailean Ipuruako igerileku estalira eta abuztuan Orbeako berrira. Eibarkoen ordutegian kontsultatu aurretik.

 

Betiondoko kirol konplexuari dagokionez, hau itxita izanen da uztailaren 24tik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne. Betiondo irailaren 1eko asteazkenean zabalduko berriz, bere ohiko ordutegiarekin. Argibide gehiagorako, jo udal kiroldegiko kontrolera eta bertan galdetu.

Udal liburutegia

Udal liburutegiak ere, udako ordutegia izango du Uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitartean, zerbitzuak bakarrik goizez eta lanegunetan zabalduko ditu bere ateak. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Larunbat eta igandeetan ez da zerbitzurik izango, itxita egongo baita irailera arte.

Abiapuntu-punto de inicio bulegoa

Abiapuntu zabalik normaltasunez eta ohiko ordutegian abuztuan zehar Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoa aldiz zabalik izango da abuztu osoan zehar, bulegoak bere ohiko ordutegia mantenduko duelarik. Hots, goizeko 8etatik arratsaldeko 2ak bitartean.

Bai Emakumeen topalekua bai Lobiano Kultur Gunea itxita egongo dira abuztua hilabete osoa.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua