'Que se mueran los feos': aire zabaleko zinearako izenburu berria

09.08.10
Kultura eta Gazteria

Gaurkoan komedia dramatiko batekin gozatu ahal izango dugu aire zabaleko zinearen zikloan. Nacho G. Velillak zuzendu duen pelikula arrakastatsua da, telebistako serie ezagun ugarien zuzendaria, besteak beste "Aída", "7 vidas" eta "Médico de familia". Hitzordua, Orbe Kardenalaren Plazan gaur gaueko 10etan. Beti bezala, eguraldia txarra eginez gero filma Santiago Apostol elizaren elizpetan proiektatuko da.

Sinopsia

Eliseo itsusia, herrena eta ezkongabea da. Berak ez du beretzako moduko lagunik aurkitu eta ez daki zer den amodioa. Nati itsusia da eta, horretaz gain, papar bat falta zaio eta bananduta dago. Berak nahiz eta beretzako moduko laguna aurkitu zuen ez daki zer den amodioa. Eliseok pentsatzen du bere bizian gertatuko diren gauza txarrenak oraindik ez direla heldu; Nati, ordea, bere bizian gertatuko diren gauza onenak oraindik ez direla heldu pentsatzen du. 20 urte eta gero, Eliseoaren ama hiltzean, berriro elkartzen dira, azken oportunitatea izanez zoriontsuak izateko eta maitemintzeko. Baina ... zer gertatzen da zuretzako moduko laguna zure anaiarekin ezkonduta dagoenean?

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin