San Pelaio kaleko zuhaitz-txorkoak aldatzen dihardu udal lantaldeak

27.08.10
Abisuak eta matxurak

Obra eta Zerbitzuetako udal lantaldeko eta lorezaintza ataleko lankideek San Pelaio kaleko zuhaitz-txorkoak aldatzen dihardute. Aldaketa horrekin helburu bikoitza lortu nahi da: batetik, espaloitik dabiltzan pertsonen segurtasuna areagotzea eta, bestetik, forjatuko burdinsareak erretiratzea, ez baitira estetikoak ezta higienikoak ere. Aldaketa horrekin beraz segurtasuna, hobekuntza estetiko, higieniko eta ingurumenekoa ere lortuko delarik. San Pelaio kale osoan ditugun zuhaitz-txorkoak garbitu egingo dira, horietan drainadura sistema jarri, ondoren automobilen pneumatiko zaharren pikaduraz eginiko geruza jarri eta, azkenik, horren gainean goiko aldean material bereko bigarren bat, zeina kolore berdekoa tindatuta egongo den.

Forjatuko burdinsareak arazo bat baino gehiago sortarazi dute. Zuhaitz-txorko bakoitzean forjatuko burdinsare zati simetriko bi jarrita egon ohi dira eta askotan, lurraren irregulartasuna dela-eta, horien desorekaturik eta bat bestea baino altuago edo baxuago geratzen ziren. Horregatik, estropezu egiteko arriskua egon da eta, pertsona bat baino gehiago muturrez aurrera erori izan da. Takoi altuko zapatentzat, makilentzat edo makuluarentzat arriskutsu ere izanik. Horrez gain haurren gurditxo eta gurpil-aulkientzat ere deseroso eta oztopo izanik askotan. Forjatuko burdinsareen diseinuak ere ez du batera laguntzen zonaldea garbi izateko, bertan zikinkeria ugari sartzen batira (zigarro-mutxikin, pipa-azal, plastiko, eta bestelakoa), horien garbiketa lana asko korapilatuz. Horregatik guztiarengatik, elementuok aldatzea eta beste sistema berriagoa erabiltzea erabaki da.

Zuhaitz-txorko horietan erabiliko den materiala urarekiko iragazkorra da, horri ezker euriaren nahiz ureztatzeko xedez botatzen zaion ura zuhaitzaren sustraiei helduko zaiola ziurtatzen da. Zuhaitz-txorkoa laua utziko eta berori biguna izango da. Forjatuko burdinsareak aldatzeko lanei aste honetan eman zaie hasiera eguraldi on eta sikua aprobetxatuz, materiala egokiro jartzeko ez baita hezetasunik egon behar. Lantaldeak aldaketaren erabakia hartu aurretik hainbat proba egin zituen, San Pelaioko ermitaren aurrean. Sistema hori ere erabili izan da lehenago gure udalerrian, iaz Ongaraiko ikasteetara daraman espaloia birmoldatu zenean erabili baitzen.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du