Herriko merkatariek deskontuak egingo eta aukerak eskainiko bihartik larunbatera

08.09.10
Gizartea

Herriko merkatariek deskontu erakargarriak egingo eta aukera paregabeak eskainiko bihartik larunbatera bitartean, beren establezimenduetan bertan. Ekimen berezi horren xedea, oraindik saldu gabe geratu diren udako produktuak merke eskaintzea eta azken genero horri irteera ematea dira. Ekimenak dakarren nobedarik behinena parte hartzen duten merkatariek produktuok beren denda eta saltokian eskainiko dituztela da. Hau da, oraingo honetan ez dira bilduko herriko plazan ez eta bertan jartzen ohi zituzten stand edo karpatan. Aldaketa horren arrazoiak hainbat dira: batetik, dendan bertan produktuen aukera zabalagoa eskaini ahal izatea, bestetik, berezoek udazken-neguko denboraldikoak bertan ikusi eta ezagutzeko aukera eskaintzea eta, hirugarrenik, merkatarien partaidetza sustatu eta horretarako aukerak areagotzea. Izan ere, familia izaera duten edo langile urriak dituztenek dendako ateak itxi eta plazara joatearen artean erabaki behar zutelarik. Eta azken argudio horrek, beren fruituak agerian jarri ditu, partaidetza bikoiztu egin baita edizio honetan. Iaz hamabi establezimenduk hartu zuten parte eta oraingo honetan hogeita bost izango dira.

Ostegunetik larunbatera bitarteko hiru egunetan merkatariek beren establezimenduetan eta ohiko ordutegian udako gauzak eskainiko dizkigute prezio ezin hobeetan. Azken eta aukera onena izango dugu, desio dugun arropa edo artikulu hori prezio paregabean eskuratzeko. Parte hartuko duten dendek beren ateetan kartela izango dute. Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkartea da ekimenaren antolatzailea eta bertako bulegotik iragarri dutenez, ekimean erabiliko duten leloa hau da: “Orain duzu eskuratzeko aukera ezin hobea. Lortzeko azken aukera”.

Azoka horretara, esan bezala, herriko hogeita bost establezimendu bilduko dira. Azokan gizon, emakume eta umeentzako jantzi, lentzeria, barruko arropak, zapatak eta osagarriak eskainiko dira. Ekimenean parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira: Vieco, Dskaro, Arrate, calzados Eder, Casablanca, Angela, Backstage, Dulce bebe Peques, Gutiérrez, Juana Mari, Zapatxiki, Mimitos, Drach, Drach Kids, Izagirre, Guipur, Elastic, Ramos moda hombre, bolsos Sagardui, Tejidos Marina, Kenke, 7 colores, calzados Pablo y Margel.

  • argazkian EMEak azokarako argitaratu duen kartela dugu

Lotutako albisteak

Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar