Usaimenaren inguruko tailerra
Udal Kultura Sailak 18 urtetik gorako herritarrei zuzendutako usaimen tailerra antolatu du otsailerako, Lobiano Kultur Gunean. Tailerrak bi atal izango ditu: bata teorikoa, perfume modernoaren jatorria edo usaintzen jakitearen artea jorratuko dituena, eta bestea praktikoa, non parte-hartzaileek zeramika perfumatua eta kolonia freskoa prestatuko duten, horiek etxera eraman ahal izango dituztelarik.
Tailer honek gehienez hamar leku eskainiko eta 8 orduko iraupena izango du. Lobiano Kulturgunean emango da otsaileko astelehenetan, 18:30etik 20:30era. Datak otsailaren 2, 9, 16 eta 23an dira, guztiak astelehenak. Izen-emateak Lobiano Kultur Gunean egingo dira instalazioa irekita dagoen ordutegian urtarrilaren 30era arte edo dauden plazak bete arte.
Tailerrak 25 euroko prezioa du oro har, eta 22,5 euro izango dira ikasle, erretiratu, gazte eta langabezian daudenentzat. Deskontuari heldu ahal izateko, parte-hartzaileek aurreikusitako egoeraren batean daudela egiaztatu beharko dute eta Lanbideren txartela eta/edo Gazte Txartela aurkeztu beharko dute.
Lotutako albisteak
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin