‘La Camerata Cervantina’k irabazi du ‘Folkez blai’ lehiaketaren V. edizioa

13.09.10
Kultura eta Gazteria

‘La Camerata Cervantina’ taldeak irabazi du, Ermuko"Folkez blai" lehiaketaren bosgarren edizioa. Ciudad Realetik etorritako talde honek 3.000 euroko saria eskuratu du, azken asteburu honetan jokatu izan den finalean nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua Sevillatik etorritako "Stolen Notes" izeneko laukotearentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jaso duen. Talde irabazlearen bozemaileak saria jasotzerakoan adierazi zuenez beraientzat garrantzitsuena datorren urtea bueltatzeko aukera izatea da; “garaipena edo sariaren gainetik, esperientzia oso ona izan baitugu”. Sariaren dirua eta lehiaketaren oroigarria -zeramikako platerra- Victor Ferrero kultur zinegotziak eman zuen.

Epaimahiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona erakutsi dute eta zuzeneko emanaldietan soinu garbi eta kalitatezkoak entzuteko aukera izan da. Saria jaso duten taldeez gain, finalera sailkatu dira Madrilgo ‘Lafra’; Zamburielen ordez Asturiasetik etorritako ‘Duerna’ Kataluniako ‘Keympa’ eta Aragoiko “Olga y Los Ministriles".

Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Orbe Kardinalaren plazan egindako emanaldi guztietara ikusle asko bildu da. Larunbat gauean eta lehiaketatik at, extremadurako ‘Acetre’ musikariak errezitaldi bikaina eskaini zuten. Emanaldia oso ona izan zen eta bertaratutakoek gozatu egin zuen taldearekin. Halaber, lehiaketatik kanpo ere, herriko ‘Seafoid’ eta iazko irabazleak ‘Sokaide’ taldeen emanaldiak ere ikusi eta horiekin gozatu ahal izan dugu.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkez blai" lehiaketaren edizio hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako seigarrena "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute. Udal kultura saileko ordezkariak antolatzaileek lana biziki eskertu zuen. Esan zuenez, “asteburu batean goza dezagun lan eskerga eta desinteresatua egiten baitute hilabeteetan zehar”. Gehitu zuenez, hori gutxi balitz, “azken hiru egunetan plazako txosnan ere jota-ke aritu dira lanean etengabe”.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin