Enpanadaren laugarren jaia ospatuko da larunbatean

14.09.10
Gizartea

Ermuak enpanadaren laugarren festa ospatuko larunbatean. Jaia herriko Zentro Galiziarrak antolatu eta Orbe Kardinalaren plazan egingo da. Euria egiten badu jarduera Zentroaren egoitzara –San Isidro kaleko lokaletara- lekuz aldatuko da. Jarduera herri osoari zabalik dago eta antolatzaileei herriari dei egin diote parte har dezaten. Egun osoan zehar Galiziako jaki tipiko eta ezagun horren inguruan jarduera ugari gauzatuko dira. Eguneko ekitaldi garrantzitsuena herriko laugarren enpanada lehiaketa izango da. Horretan nahi duen guztiak har dezake parte, lehiaketa irekia baita.

Enpanadarik gozoenak sarituak izango dira. Sarituak diren enpanadak antolatzaileek gordeko dituzte. Lehenengo hiru saridunak 220 euro banatuko dituzte, irabazleak 100 euro eskuratuko ditu, eta bigarrenak 70 eta hirugarrenak 50 euro, hurrenez hurren. Bazkari herrikoia ere plazan bertan egingo da, prestatutako jaki eta elikagaiekin. Bazkalondoan jolas herrikoiak egingo dira heldu nahiz gazteentzat eta baita, ‘chave’ eta igela izeneko jokoen txapelketak. Egun osoan taberna zerbitzua egonen da eta, bertan lurralde hartako ardo eta produktuak salduko dira. Jarduera musikaz girotuko da.

Programa

  • 11.00etan: Txosna irekiko da.
  • 13:00etan: ‘Gonbidatuei harrera egingo zaie.
  • 13.30etan: Laugarren enpanada lehiaketa.
  • 14.30etan: Bazkari herrikoia.
  • 18:00etan: Jolasak adinez nagusientzat. Chave eta igela txapelketak.
  • 18:00etan: Jolasak txikientzat.
  • 20:00etan: Amaiera emango zaio festari.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz