2000 € banatuko ditu EMOEk Merkataritzako Ermua txartelaren erabiltzaileen artean

16.09.10
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) 2000 € banatuko ditu Merkataritzako Ermua txartelaz erosketak ordaintzen dituzten bezeroen artean. Sariak 5, 10, 20 eta 50 euroko erosketa-txekeetan emango dira. Saridunek horren berri jakingo dute erosketa-ticketa jasotzean, bertan adieraziko baita “erosketa-txekea” esaldia eta diruaren zenbatekoa posible diren lau kopuruetatik. Kanpaina hasi berri da eta indarrean mantenduko abenduaren 15era bitartean egiten diren erosketentzat. EMOEk zuzeneko 250 sari emango dituela aurreikusi du, erosketak ordaintzeko beraien emititutako txartela erabiltzen dutenentzat. Sariak Ermua txartelaren sareko kide diren dendetan erabili ahal izango dira urteko azken egunera bitartean, hots Gabon zaharreko egunera artean.

Txartel hori ondo hartu dute herritarrek, martxotik hona EMOEk eta Nafarroako Caja Ruralak elkarlanean luzatutako txartelaren 1500 ale banatu baitira. Ermua Merkatal Gunearen txartela 69 establezimenduetan erabili daiteke. Erabiltzeko aukera zabala dago eta berorrekin ondasun eta zerbitzu ugari ordaindu ditzakegu, esaterako: arropak, estetika eta osasun zerbitzuak, liburuak, oinetakoak, osagarriak, argazkilaritzako produktuak, altzariak, etxetresna elektrikoak, informatikakoak, eta abar… Txartelaren titularrak kanpainaren berri jaso dute etxean, aurreko hileko laburpenarekin batera.

Ermua Merkatal Gunearen txartelarekin, abantailak besterik ez

Kanpaina berria herriko merkataritzaren pizgarria da eta aurreko sustapenen lekukoa hartzera dator. Gogoratu behar dugu, nola txartela aurkeztu eta lehenengo hilabeteetan –martxotik ekainera- erosketak egin eta txartelak ordaintzean %5eko deskontua osagarria egiten zigutela. Nolanahi ere, txartela eduki eta erabiltzeak onurak besterik ez dizkigu ekarriko, erabiltzeagatik puntuak ematen baitizkigutelako eta hainbat eta gehiago erabili, puntu gehiago jasoko ditugu. Puntuok deskontuez trikatu ditzakegularik. Horrez gain, Hambreko AVIA gasolindegian gasolina hartzen dugun bakoitzean zenbatekotik %2 deskontatzen digute. Ermua txartelak ez du mantenu kuotarik eta horrekin erosketak finantzatu ditzakegula. Hiru hilabetera inolako komisiorik gabe eta gehiagora nahi izanez gero, lehentasunezko interes tasarekin. Gainera, ez dago aurrezki-etxez edo banketxez aldatu beharrik.

Txartelak herriko merkataritza dinamizatzen du eta herrian erosketak egiten dituztenen konfiantza saritzen. Kanpainak udalaren eta Nafarroako Caja Ruralaren laguntza du.

  • Argazkian EMOEk kanpaina iragartzeko argitara eman duen kartela dugu

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.