Gaztela eta Leoneko elkarteak hasiera emango dio XXVIII. kultur eta kirol asteari

23.09.10
Gizartea

Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko elkarteak hasiera emango dio bihar XXVIII. kultur eta kirol asteari. Antolatzaileek aste bete iraungo duen programa zabala prestatu dute. Aurtengo nobedaderik behinena horren barne Erdi Aroko I. Merkatua hirigunean antolatzea da. Erdi Aroko Merkatua azken urteotan Sallabenteko jaien barne antolatu izan da, modu txikiago eta formatu desberdin batean. Honakoa, hirigunearen erdian antolatzen den lehena eta oso handia izango da. Merkatua bihar irekiko arratsaldeko seietan. Bi ordu beranduago, Gaztela eta Leoneko egoitzako mastan banderak jarriko dira.

Erdi Aroko lehen Merkatu erraldoi horrek ostiraletik igande iluntzera bitartean gauzatuko den programa propio eta zabala izango du. Merkatua herriko Orbe Kardinalaren plazan jarriko da eta berrogeita hamar postu izango ditu gutxi gorabehera. Bertan artisauak, txoko arabiarra, musika, tailerrak, gaztetxoentzako txokoa, jolas eta txapelketak, arkuekin tiratzea, antzezpen eta emanaldiak, sua eta suziriak eta guzti izanik larunbat eta igande gauean.

Kultur eta kirol asteari bueltatuz, astelehen eta asteartean xakea bezalako mahi-jokoen txapelketak jokatuko eta pintura sariketa egingo. Ostiralean berriz, ‘Majarambú’ antzezlana ikusi ahal izango dugu, Lobianon, musika eta dantzak uztartzen dituen “Varea de en Medio” taldearekin. Larunbatean herri jokoak egingo Patakonia zeharbidean. Domekan, Jose Merinoren oroimenez korritzen den XXIII. herri-lasterketa jokatuko da. Horrez gain,. Gogoratu behar, aldiberean, programaren barne jasotzen diren argazki lehiaketa eta Miguel Angel Aja olerki sariak ere gauzatuko dituzte.

Jarraian jarduera, ordu eta lekuen xehetasun guztiak eskaintzeko, programarako lasterbidea lagatzen dizuegu.

  • Argazkian beste herri batean egindako Erdi Aroko Merkatuan jardun zuten musikari taldea
  • Argazkian Merkatuaren antolatzaileek horren berri emateko prestatu duten kartela dugu
  • Artxiboko argazki honetan larunbat eta igande gauerako iragarrita dauden su eta suzirien ikuskizuna

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz