Gipuzkoa etorbidean ur-hornidura etetearen abisua
Gipuzkoa Etorbideko zati handi batean ur-hornidura zerbitzua etengo da bihar hiru ordu eta erdiz, ur-hornidura sarean emari-neurgailua instalatzeko. Gailu berri honi esker ur-kontsumoak eta sarearen errendimendua hobeto kontrolatu eta neurtu ahal izango dira. Etena goizeko 9 orduetatik 12 eta erdietara bitartean egingo da. Uren udal zerbitzuak horrela iragarri eta jakinarazi du, eragozpenak gutxitu asmoz. Ur-hornidura etetea Gipuzkoa etorbideko 18 zenbakitik behera egingo da.
Lanak Ermuko ur-sarearen sektorizazio-planaren barruan daude. Hori dela eta, pasa den astean halako lanak Mallamendi aldean eta Errebalburu kalean burutu ziren eta, Gipuzkoa etorbidean egingo diren lanak eta gero, hurrengo lanak Probaleku kalean, Bizkaia Etorbidean eta Ongaray aldapan egingo dira.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan