Extremadurako VI. azoka ibiltaria Ermura datorkigu

30.09.10
Gizartea

Azoka izango dugu berriz ere asteburu honetan. Extremadurako VI. azoka ibiltaria Ermura baitatorkigu. Azokan artisautzako produktuak, bertako jaki tipikoak ikusi nahiz erosteko, folklorea, musika eta ikuskizunak izango ditugu. Egitarauari bihar emango zaio hasiera. Arratsaldeko zazpietan azoka eta bertan jarritako etxolak irekiko dira. Ekitaldi horretan herriko alkate Carlos Totorika izanen da. Hiru ordu laurden beranduago programako lehen musika emanaldia ikusteko aukera izango dugu, ‘Manaltial Folk’ taldearen eskutik. Larunbat eta igandean askoz jarduera gehiago iragarrita daude. Azoka goizeko hamarretan irekiko da. Herri kirola, puzgarriak, bazkaria eta musika herriko ‘Egara’ eta Extremadurako ‘Desván del Duende’.

Igandean programak aurrera jarraituko du. Herri kiroleko saio gehiago izango dira, Alpana Kirol Elkartearekin. Proben artean iragarrita dago trontzen mozketa, zerra, eta ingude eta fardoen altxaketa. Musikak eta folkloreak leku garrantzitsua izaten jarraituko dute. Ikusi ahal izango ditugu Galdakaoko ‘Alma Extremeña’, txalapartariak, Gasteizko ‘Virgen de Guadalupe’, eta Ermuko ‘Flor de Tomillo’. Eguerdian sardina-jana egingo da eta arratsaldean kale antzerkiko ikuskizuna, ‘Gurigai’ taldearen eskutik. Ordutegi eta zehaztasun guztiak pdf formatuko artxiboan eskaintzen dizkizuegu, behean. Jarduera guztiak doakoak dira eta plazan egingo.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz