Asteazkenean egingo da irailari dagokion Osoko Bilkura

04.10.10
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamaiketarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu beranduago bigarrenean bada. Udalbatzak hilero egin legez, azken asteetan batzordeetan landu dituen hainbat gai erabakitzeko bilduko da Osoko Bilkurara. Eguneko gai-zerrenda hamar puntuk osatzen dute.

Lehenengoan aurreko bilkuretako hainbat akta onartuko dira. Hurrengo bietan, ekonomia gaiak izango dira ardatza. Bi dekreturen berri emango da, zeinen bidez aurtengo urteko aurrekontua aldatu den. Laugarrenean, Merkataritza Biziberritzeko Plan bereziaren 2010eko proiektua onartuko da, zeinaren bidez Zubiaurre kalea txukunduko den. Bosgarrenean, LUS Betiondo Bizitegi Lurzoru sektorearen Plan Partziala aldatzeko proposamena behin-betiko onartuko da. Seigarrenean, LUS Betiondo sektorea birzatitzeko proiektuaren aldaketa behin-betiko onartuko da. Zazpigarrenean aldiz, EJko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari Abeletxeko zuzkidurazko lur-zatian apartamentuen eraikuntza suspertzeko lur-zati horren hezkuntzarako erabilera kentzeko egin zaion eskaera onartuko da.

Zortzigarren puntuan, Izelaietako atzealdean dagoen tailerraren lursail zatian kontaminazioa ezabatzeko EJko Ingurumen sailari eskatu zaion diru-laguntza onartuko da. Bederatzigarrenean, Ermua-Mallabia udalerrien saneamendurako eta Debabarreneko kolektoreetara konektatzeko proiektuaren aldaketa hasierako izaeraz onartuko da. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da