Erakusleiho eta merchandisingari buruzko ikastaroa antolatu du EMOEk

07.10.10
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) erakusleiho eta merchandisingari buruzko ikastaroa antolatu eta aste honetan gauzatzen dihardu. Ikastaroa hamar ordukoa da eta trebatzaile lanetan Ainhoa Garcia de Madinabeitia dabil. Ikastaro horretan alor ezberdinetan jarduten duten herriko hamalau merkatarik izena eman dute, esaterako jantzigintzan, oinetakoak, osagarriak, etxeko tresnak, eta abar. Ikastaroa aste honetan zehar gauzatzen ari dira arratsaldeko ordu bi eta erdietatik lauretara bitartean, Lobiano Kultur Gunean.

Ikastaro honen helburuak ondokoak dira:

  • Merkatariari trebatzea eta aholkuak ematea, denda barruan nahiz erakusleihoan produktuak jartzeko moduak duen garrantziaz jabetu dadin, segun eta nola egin erakargarriagoak izan baitaitezke. Hori lortzeko ondorengo aspektuak lantzen dira:
  • Produktuak aurkezteko teknikak hobetzea, irudi egokia transmititzeko eta bezeroaren arteko zubi lana egiteko.
  • Orijinaltasun eta sormena suspertzea, monotoniari aurre eginez eta beste dendekiko bereizitasunak azpimarratuz.
  • Denda eta establezimenduen irudia hobetzea, irudia berriztatu eta hobera egiteko gomendioak emanez.

Merkatariarentzat lehenengo inpresioa eta berezitua izatea oso garrantzitsua da, bezeroak hori barneratu eta buruan gordetzen baitu. Horregatik, irudia zaintzea eta hori muturreraino egokitzea behar beharrezkoa da, dendaren irudia bere osotasunean zainduz.

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du, establezimenduen arteko lehiakortasuna areagotzeko jarduera dibulgatzailea delako. EMOEren xedea merkatu eta zerbitzu alorrean lanean dihardutenei eta bere egunerokotasunei egiten dien aspektu eta berrikuntzaz informatu eta trabatzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.