Famili Eskola proiektua hastear dago

08.10.10
Gizartea

Ikasturte berria hastearekin batera, Familia Eskola deritzan jarduera berrian parte hartzeko aukera izanen dugu ermuarrok, urrutik aurrera. Jarduera honetan datza guraso, seme-alaba eta aitona-amonak biltzea familiaren inguruko hausnarketa bateratua egiteko. Hiru belaunaldi ezberdinetako famili kide guztiak elkartzea, planteamendu berritzailea da.

Zerbitzu sozial eta hezkuntzakoen iritziz aukera paregabea izango dela uste dute, espazio horretan guraso, aitona-amona eta seme-alabek gizartean ditugun familia eredu eta modu berrien inguruan hausnarketa egin eta esperimentatu ahal i zango dutelako. Proiektu pilotua izango da aurtengoa, eta Agintzari S. Kooperatiboaren eskutik Autonomi Erkidegoko hiru udalerritan gauzatuko dena, Ermuan hiru horien artean dagoelarik.

Programan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da, Udaleko Gizartekintza zerbitzuetan. Horretarako bi aukera daude, bertako 943.17.91.61 telefonora deitzea edo urriaren 19an Lobianon egingo den jardunaldi informatibora joan eta bertan inskribatzea. Jendea ekitaldira joaterik izan dezala errazteko, haurtzaindegi zerbitzua antolatuko da 12 urtera arteko neskato-mutikoentzat. Saiora joatea nahiz programan parte hartzea doakoa da.Programa herriko ikastetxe guztietara bidali da, beraien lankidetzari esker ikasleen artean banatzeko: Sallabente, Ongarai, Anaitasuna Ikastola, San Pelayo eta Eskolabarri.

Famili Eskolaren inguruko datu interesagarriak

Norentzat da?

  • LHko 6. mailako ikasleentzat
  • 10 urtetik 12 bitarteko seme-alabak dituzten guraso ermuarrentzat.
  • Edozelako adina duten aitona-amona ermuarrentzat.

Zergaitik behar edo komenigarri?

  • Famili eredu eta aukera garatu eta aldatzen doazelako gizartean.

Zer gai landuko dira?

  • Familiengan zuzenean eragiten dituzten hainbat gai, esaterako:
    • Famili eredu berriak.
    • Familian erlazionatu eta gozatzeko espazioak
    • Famili proiektua
    • Belaunaldi ezberdinen arteko harremanak.
    • Komunikazioa eta gatazken konponbidea.
    • Familiaren barneko rolak.
    • Balore kultural eta sozialak familian.

Nola landuko dira gaiak:

  • Dinamika produktibo, kreatiba eta dibertigarri.

Noiz hasiko da familia eskola?

  • Informazio saioa urriaren 19an egingo da, Lobiano Kultur Gunean. Hainbat saio egingo azarora arte, guztiak leku berean.
  • Programaren berri emateko zerbitzuek argitaratu duten orria

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik