150 ikaslek ingurumeneko landa-lana egingo dute Deban

21.10.10
Ingurumena

Herrian ditugun Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako 150 ikasleek ingurumeneko landa-lana egingo dute bihar Debako hondartzan. Txangoa Eusko Jaurlaritzaren ‘Azterkosta’ programaren aurtengo edizioaren barne txertatzen da eta ingurumen tailerren ekintzari hasiera emango dio. Irteera hori gure kostaldeko ekosistema ezagutu eta aztertzeko egingo dute. Taldea trenez joan da eta bidai nahiz aholkularitza teknikoa Ingurumen zinegotzigoak gain hartuko du. Ermuak hasieratik parte hartzen du programa honetan eta aurtengoan hemeretzigarren edizioa betetzen du. Ikasleek Santiagoko hondartzan bertan datu eta laginak hartuko dituzte, aldagai ezberdinak ikusi eta ezagutuz.

Ikasleek aldez aurretik eta gelan kostaldeko ekologiaren hainbat aspektu landu dituzte Ingurumen tailerren testuinguruaren barne. Tailerrotan inkestako datuak nola bildu eta bete errepasatu dute eta baita ere hainbat landare eta animali bereizten ikasi. Aurtengoan gainera, jarduera orain gutxi Unescoren eta Europako Geoparkeen Sarearen barne kokatzen den espazioaren barne gauzatuko dute beren egitekoa.

Coastwatch itsasbazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntza programaren Euskal Autonomia Erkidegorako egokitzapena da Azterkosta. Programa 1980an hasi zen eta gurera 1992an heldu zitzaigularik. Harrezkero, itsasbazterraren berezitasunak ezagutarazten, horrek dituen arazoak jakinarazten eta gizartea kostaldeko gune naturalak babesteko beharraz kontzientziatzen lagundu nahi duen tresna dugu Azterkosta.

Azterkostak Euskal Herriko kostaldearen egoerari buruzko balorazio orokorra egiteko aukera ematen du, eta baita kostaldeko kudeaketa hobetzeko iritziak eta ideiak jasotzeko ere: arazoak antzeman, legearen aurkako ekintzak salatu edo kontserbatzeko interesgarriak diren eremuak proposatu. Orain artean egindako kanpainen ondorioz informazio kopuru handia bildu da. Informazio hori 1992. urtetik hona argitaratutako txostenetan jasotzen da.

  • Argazkian iazko edizioan parte hartutako hainbat ikasle zaborra biltzen Santiagoko hondartzan
  • Argazkian iazko edizioan parte hartutako hainbat ikasle lanean, koadernoetan ikusitakoa apuntatzen

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan