Zine-klubak Tommy Boy: the movie filma proiektatuko

21.10.10
Gizartea

Mudo-Drogot elkarteak urriko zine-klubaren emanaldiekin aurrera jarraituko du . Gaur urrirako programaturiko lau emanaldietatik hirugarrena proiektatuko da. Produkzio Estatu Batuetakoa da, 1995ekoa. Filma komedia bat da. Zuzendaria Peter Segal da. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste: Chris Farley, David Spade, Bo Derek, Rob Lowe, Brian Dennehy, Julie Warner, Sean McCann. Luzemetraiak 98 minutu irauten ditu. Emanaldi bi izango dira: arratsaldeko 7etan eta gaueko bederatzi eta erdietan. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean jatorrizko bertsioan proiektatuko, azpitituluekin.

Sinopsia

Tommy Callahan Jr. ez da inoiz ikasle ona izan, aldrebes, liburuak baino unibertsitateko festak gustukoago izan ditu beti. Zazpi urteko atzerapenaz ikasketak amaitzen ditu eta etxera –Ohiora- bueltatzen da, familiaren negozioan lan egiteko asmoz. Bueltatu eta gauzak aldatu egin direla konturatuko da, bere aita berriz ezkondu baita, Beverly izena duen aparteko emakume lirain batekin. Azken horren semea ere etxean bizi da. Gazte biak, oso handizale eta anbizio handikoak dira. Aita hil egingo da, bihotzekoak jota. Guztia gainbehera etorriko dela ematen du. Nolanahi ere, Tommy familia enpresari heldu eta lanean jarriko da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz