Zeharkaleko untxiak kendu eta zonaldea arratoirik gabe utziko du Udalak

22.10.10
Erakundea

Udalak datozen egunetan Zeharkaleko untxiak kendu eta zonaldea arratoirik gabe utziko du. Horretarako untxiok bildu eta leku batera eraman eta gero, zonaldea garbitu eta arratoirik egon ez daitezen tratamendua egingo du. Udalak bere egin du zenbait auzokideek agertutako kezka eta arazoari konponbide egoki bat emateko hainbat gestio egin ditu. Leku ezberdinetan kontsultatu eta gero, osasun publikoa eta aspektu higieniko eta sanitarioak lehenetsi eta esku-hartzea erabaki du, goragoko lerroetan adierazi bezala.

Debabarrena Mankomunitatearekin lan egiten duen albaitariak untxiak bildu eta jaso egingo ditu. Horretarako sistema teknikorik egokienak erabiliko ditu, animalioi min edo kalterik ez egiteko. Ondoren, erakundeak duen txakurtegira eramango dira, bertan utziko direlarik beraiekin zer egingo den erabaki artean. Udalak hartutako erabaki gaur ezagutarazi da. Hirigintza Alorreko alkateorde Felix Prolek informazio oharra sinatu eta argitaratu du, zeina auzoko etxebizitzen aterietan jarri den. Halaber, kexak eta idatziak aurkeztu zituztenei zuzenean dei egin zaie, erabakiaren berri emateko.

Erabakiaren bidez, udal honek amaiera eman nahi izan dio herrian gaiaren inguruan sortutako eztabaidari. Gogoratu behar hainbat auzokideren esanetan osasunarentzat eta errepidetik dabiltzan automobilentzat ere animaliok arriskutsuak izan zitezkeela. Nolanahi ere, beste hainbat auzokide eta bizilagun, animaliak bertan egotearen alde agertu dira, horiek maitagarri eta ez kaltegarriak kontsideratuz, jatekoak eta guzti ematen zizkietelarik.Udala tentuz jokatu nahiz izan du eztabaidaren aurrean. Gogoratu behar inork ez dakiela nondik atera diren animaliok. Hori bai, gerora elkartu, untxi-zuloak egin, ugaldu eta bertan geratuz lasai.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da